Friso
Friso
Friso
Friso

Euskal Herriko eta Pirinioetako
30 mendi-gailur proposatzen ditu Zaldai taldearen Mendi Erronkak

ZaldaiMendiErronka2018
Nafarroako Ezkaurre mendia izan zen 2018ko Mendi Erronkarako aukeratutako mendi-gailurretako bat.

Iurretako Zaldai Mendi Taldeak antolatutako 2019ko Mendi Erronkak, 30 mendi-gailur proposatzen ditu 11 hilabeteko epean egiteko. Ekimen honek, “lehiaketaz harago, mendizaletasuna bultzatzea” du helburu eta, bide batez, “Euskal Herriko zein Pirinioetako mendi desberdinak ezagutzea”.

2019ko Mendi Erronkak Zaldaiko bazkideei zein elkarteko kideak ez diren mendizaleei irekita dago eta ekimena urtarrilaren 1an hasi eta  azaroaren 30ean amaituko da. Egun bakarrean mendi tontor bat igo ahalko da bakarrik.

Erronkan izena emateko beharrezkoa da zaldaimenditaldea.org web gunean sortutako galdetegia betetzea. Gainera, bertara igo beharko dira partaideen datu pertsonalak eta igotako mendien argazkiak. Antolatzaileek, gainera, eskertzen dute mendietako argazkiak sare sozialen bidez zabaltzea, #ZaldaiMendiErronka2019 etiketa erabilita.

Zero eta 10 urteko haurrek gutxienez hiru herrialdetako bost mendi igo beharko dituzte Mendi Erronka burutzeko. Adin hauetako haurren kasuan, antolatzaileek emandako zerrendatik kanpoko Euskal Herriko ‘buzoidun’ edozein mendik balioko du erronka burutzeko.

18 urtetik beherakoek, berriz, emandako zerrendatik gutxienez hiru herrialdetako bost mendi igo beharko dituzte aurtengo Erronka burutzeko, eta 18 urtetik gorakoek gutxienez zerrendako bost herrialdetako hamar mendi igo beharko dituzte.

Erronkarako aukeratutako mendiak

Bizkaia: Ranero (729 metro). Kolitza (883), Tontorramendi (386), Untzillatx (934) eta Gallanda (524).
Araba: Soila (994), Palomares (1143), Oketa (1031), Aumategi (1192) eta Jarindo (895).
Gipzukoa: Ausa Gaztelu (901), Udalatx (1120), Erroilbide (Aiako Harria) (837), Orkatzategi (869) eta Artzanburu (1368).
Ipar Euskal Herria: Baigura (897), Bahorlegituturru (1265), Lauriñaga (1279), Ibantelli (698) eta Artzamendi (926).
Nafarroa: Otzamendi/Arnaba (1255), Ttutturre (1282), Ireber (1208), Kartxela (1979) eta Adi (1457).
Pirinioak: Midi d’Ossau (2884), Petrechema (2371), Garmo Negro (3064), Pica d’Estats (3142) eta Aspe (2640).

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar