Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Durangaldeko historia eta ondareari buruzko zortzi erreportaje eskaintzen ditu Astola aldizkariak

Durangaldeko historian eta ondarean murgiltzeko aukera paregabea eskaintzen du Gerediaga Elkarteak argitaratzen duen Astola aldizkariak eta ale berriak dituen 164 orrialdetan eskualdeko zortzi gairi buruzko erreportajeak tartekatzen ditu.

15 urte bete dituen Astola urtekariaren ale berriak, eskualdean dauden baso motei buruzko azterketa egin du Izaskun Ellakuriagak ‘Durangaldeko basoen argazkia’ artikuluan. Itxaso Martelo, Sonia Palo eta Enrique G. Arzak berriz, Zaldibarko ospitaleko kaperari buruzko erreportajea landu dute ‘La Capilla Sixtina de Durangaldea’ deituriko artikuluan.

‘Elorrio, harria, egurra eta burdina’ gaia landu dute Javier Puertas eta Josune Arangurenek eta testuan hiribilduak izandako industria jarduera dute hizpide.  Victor Arrizabalagak berriz, hainbat margolari eta argazkilarik erreproduzitutako Andra Mariko elizpeari buruz idatzi du ‘Afinidades electivas. La imagen del Pórtico de Santa Maria en la primera mitad del Siglo XX’ erreportajean.

Hizkuntza-aniztasuna

Durangaldeko musika eta musikariei buruzko erradiografia egin du Iban Gorritik ‘Musika ez dadila gelditu’ artikuluan eta Marta Aranbarrik Oiz mendiak erakusten duen izaera poliedrikoaren inguruko erreportajea idatzi du ‘Las mil caras de Oiz’ izenburuarekin.

Eduardo Gaviria eta Jose Mari Maciasek Durangaldea zeharkatzen duten Ibilbide Handiko Bideen Sarea landu dute ‘Un patrimonio común: Los GRS por el Duranguesado’ testuan.

Alea osatzen duen erreportajea Belen Urangarena da eta ‘Babel dorrea. Migrazio-mugimenduak Durangaldera ekarritako hizkuntza-aniztasuna’ lerroburua duen artikuluan, migrazioek hizkuntzetan duten eragina aztertzen da.

Kazetari, ikertzaile eta idazleek egindako artikuluak Txelu Angoitia argazkilariak egindako irudiekin edo hainbat artxiboetatik bildutako irudiekin osatzen dira.

Astola urtekariaren 15. alea 5 euroko prezioan dago salgai Durangaldeko ohiko saltokietan.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados