Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Bihar izango dira Izurtzako jaietako tortilla txapelketa eta afari arrakastatsuak

Bihar izango dira Izurtzako jaietako tortilla txapelketa eta afari arrakastatsuak

Izurtzako jaiak jarraipena izango dute asteburu honetan eta gaur izango den antzerki agerraldiaren ondoren biharko tortilla txapelketa arrakastatsua eta jarraian izango den afari jendetsua izango ditu ekitaldi nagusiak.

Muxikako Andrak antzerki taldeak arratsaldeko zortzietatik aurrera frontoian taularatuko duen ikuskizunarekin berreskuratuko dituzte jaietako ekitaldiak. Onintza Enbeitaren ardurapean sortutako ‘Errautsetatik erne’ antzezlana gauzatzeko Muxikako 60 lagun inguru gerturatuko dira Izurtzara.

Iaz arte arratsaldez egiten zen Mendi Bizikleta Martxarekin abiatuko da larunbateko egitaraua. Aurten goizeko 9.30ean irteera izango duen kirol probak 24. edizioa beteko du aurten eta bertan 50 txirrindulari inguruk parte hartuko du.

Arratsaldeko seitan Igel txapelketa hasiko da eta ordu bete geroago hasiera emango diote tortilla txapelketari. Lehiakideek 20.30ean aurkeztu beharko dituzte prestatutakoak epaimahaikideen aurrean eta 21.30ean afari herrikoia hasiko da. Gaueko 23.00etan Luhartzek girotutako erromeria hasiko da eta ondoren Djak egongo dira Gaztelekuan.

Santo Tomas

Jaizaleko txistulariek goizeko 10.00etan egingo duten kalejirarekin hasiko dira jaietako azken eguneko ekitaldian. Ordu bete geroago meza egongo da Santo Tomas baselizan eta jarraiak Mendigain dantza taldearen ekitaldia, Miren Amuriza eta Garikoitz Sarriugarte bertsolarien saioa eta Gorriti eta bere abereen ekitaldia egongo dira.

Eguerdiko 14.00etan hasiko den jubilatuen bazkariarekin eta arratsaldeko 17.00etan Argitxu Elkarten izango den mus txapelketarekin amaituko dira aurtengo jaiak.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados