Banner en desktop Banner en moviles
Maristak Durango
Mañariko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
San Agustin Durango

Hiru talde desberdin izango ditu aurten ere Zaldibarko Zapatublai egitasmoak

Hiru talde desberdin izango ditu aurten ere Zaldibarko Zapatublai egitasmoak

Zaldibarko udalak hileko bi larunbatetan izango den Zapatublai egitasmoan parte hartzeko izena emateko epea ireki du. Bertan 2010 eta 2004 urte bitartean jaiotako ume zaldibatar izango dira.

Hamabostean behin, arratsaldeko 16.00etatik 19.00etara, ospatuko den Zapatublai egitasmoak “euskararen erabilera indartzea” eta “umea lagunarteko giro jatorrean heztea, errespetuzko harremanetan oinarrituta” ditu helburu nagusiak, antolatzaileen arabera. Gainera, partaideek natura errespetatzen ikasi eta ingurua ezagutzeko aukera ere izango dute.

Aisialdian euskararen presentzia bultzatzeko sortutako programa honetako partaideak hiru adin taldetan banatuko dira. 2010a eta 2012a artean jaiotako Haur Hezkuntzako umeak; 2007a eta 2009a artean jaiotako Lehen Hezkuntzako 1. ziklokoak eta 2004a eta 2006a urte artean jaiotako Lehen Hezkuntzako 2. ziklokoak.   

Aurten ere hiru talde prestatu dituzte eta talde bakoitzean gehien jota 10 ume izango direnez, onartutako umeak zozketaren bidez erabakiko dira.  Ikasturtea urriaren 10ean hasiko da eta ekainaren 18ra arte iraungo du.

Zapatublai egitasmoak koordinatzaile bat eta “hezkuntza munduak diharduten eskarmentudun gazte euskaldunak” izango diren begiraleak izango ditu arduradun.

Izena emateko epea irekita egongo da Zaldibarko udaletxean irailaren 16a arte. Izena ematearekin batera, Kutxabanken edo BBVAn egindako 30 euroko ordainketaren ordainagiria ere eraman behar da.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri

durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

0 Comentarios

  1. GORKA

    Aah! Halan bada primeran! Proiektua gertutik ezagutu izen dot eta asko harritu zoztan albistiek, urtero haur eta gazte askok parte hartu izen dabielako. Aurten be halan izen daitela!

    Deja una Respuesta
  2. GORKA

  3. Zaldibarko Euskara Zerbitzua

    Trankil! Ez dago zer barkaturik. Txarto ulertutakoa zuzendu eta kito. Mila esker zabalkundean laguntzeagatik

    Deja una Respuesta
  4. Zaldibarko Euskara Zerbitzua

    Trankil! Ez dago zer barkaturik. Txarto ulertutakoa zuzendu eta kito. Mila esker zabalkundean laguntzeagatik

    Deja una Respuesta
  5. durangon.com

    Barkatu egindako akatsa; txarto interpretatu genuen Zaldibarko Udalak argitaratuko diptikoa

    Deja una Respuesta
  6. durangon.com

    Barkatu egindako akatsa; txarto interpretatu genuen Zaldibarko Udalak argitaratuko diptikoa

    Deja una Respuesta
  7. Zaldibarko Euskara Zerbitzua

    Diptikoan azaldu dugunez, hiru taldetan edo hiru multzotan banatzen dira umeak, adinka, eta taldeak 10 lagunekoak dira bai baina inork ez du esan 3 talde baino ez direnik osatuko. Izan ere, Zapatublai eskaintzen hasi ginenetik hona batez beste 70 ume hartu ditugu (84 ume, 64, 70, 74…). Gaizki-ulertua argituta geratzen delakoan, gero arte

    Deja una Respuesta
  8. Zaldibarko Euskara Zerbitzua

  9. GORKA

    30 umentzako bakarrik??? 10 ume taldeko??? zelan izen leike posible, asteruruetako aisialdi eskaintza, hain kopuru mugatu batentzat bakarrik izatea??? flipetan nabil! Holan geto bat besterik ez da sortuko…

    Deja una Respuesta
  10. GORKA

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados