Bihar estreinatuko da Arriola Antzokian Iratxe Mediavilla elorriarraren ‘Argi’ pelikula

Lau aldiz emango da 'Argi' pelikula Arriola Antzokian, hiru euskeraz eta bat gaztelaniaz.
Lau aldiz emango da ‘Argi’ pelikula Arriola Antzokian, hiru euskeraz eta bat gaztelaniaz.

‘Argi´ filmaren lehenengo emanaldia izango da bihar Elorrioko Arriola Antzokian. Filmaketa, muntaketa, ekoizpena eta gainontzeko eginbehar guztiak amaitu eta gero, pantailan ikusteko garaia heldu da.

Pelikulari izena ematen dion pertsonaia eta bere bizitzako une desberdinetan bizi dituen egoerak dira argumentuaren ardatz nagusiak. Argi pertsona desberdina da eta ez du zerikusik bere adineko lagunekin, baina herri txiki baten bizi da eta horrek bere bizimodua zailagoa egiten du. Bizi duen egoera jasanezina bilakatuko zaio eta Parisera egingo du ihes, bere zoriontasuna bilatzeko asmoarekin.

June eta Sabina

Frankismo garaian kokatutako pelikula honetako protagonista nagusia eta ardatza Argi bada ere, filmari izena ematen dion pertsonaia ez du gorpuzten antzezle bakar batek. Izan ere, Iratxe Mediavillaren pelikulan June Gómez eta Sabina Aizpuruk antzezten dute Argiren haurtzaroa eta nerabezaroa.

Pelikularen filmaketa iazko udan hasi zen Elorrioko hainbat kokagunetan eta Gómez eta Aizpururekin batera, eskualdeko beste hainbat antzezle ezagun aritu dira, Loli Astoreka, Felix Arkarazo eta Eneko Sagardoy tarteko. Aktore nagusien zerrenda  Yannick Vergara, Asier Hormaza,  Soraya Peña, Naia Astarloa eta Guillermo Serranok osatzen dute.

Lehen emanaldia bihar, gaueko hamarretan izango da, eta domekan eta astelehenean izango diren saiok iluntzeko zortzietan hasiko dira. Hiru emanaldiak euskaraz izango dira. Laugarren saio bat izango da eguaztenean, hau ere zortzietan, baina egun horretan gaztelaniaz emango da.

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar