UDAL HAUTESKUNDEAK

Berrizko EH Bildu prest dago “bestelako herri-proiektu bat” martxan jartzeko Josu Albizurirekin

BerrizEHBildu
Gaztetasuna eta esperientzia biltzen ditu Berrizko EH Bilduren zerrandak.

“Gu prest gaude eta sinesten dugu; Berrizen ere, aldaketa posible da”. Esaldi horrekin aurkeztu zuen bere hautagaitza eta EH Bilduk proposatzen duen programa, koalizio soberanistak aukeratutako alkategaia den Josu Albizuri.

Maiatzaren 26an egingo diren Udal Hauteskundeetarako gaztetasuna eta esperientzia uztartzen dituen zerrenda osatzen duten hainbat ordezkariren ahotik entzun zuten bertaratutakoek EH Bilduren proposamenen berri. Baita aldaketa eman daitekela; “Udalak eskaintzen dituen bitartekoak erabilita, bestelako herri-proiektu bat martxan jartzea” posible delako Albizuriren esanetan.

Koalizio soberanistak lau ardatzetan oinarritzen du Berrizen garatu nahi duen hauteskunde  programa. Alde batetik, pentsiodunentzako diru-laguntzak bermatuko dituzte eta bestalde, berdintasun teknikariari jardun osoko lanaldia ipiniko diote. Horrez gain, Berrizko merkatarien eta ekoizle txikien jarduna babestuko dute eta, azkenik, kultura eta kirola herritar guztien eskubideak direla bermatu nahi dute.

Kultur Etxe zaharraren atarian egindako agerraldian, Berrizko EH Bilduk Udal Hauteskundeetarako gauzatu duen zerrendako hainbat kide mintzatu ziren, hain zuzen, Karmen Amezua, Valen Esteban, Eneritz Gorritxategi, Gorka Kamara eta Xabat Olariaga.

Hautagaiak

  • Josu Albizuri
  • Karmen Amezua
  • Xabat Olariaga
  • Eneritz Gorrotxategi
  • Gorka Cámara
  • Mª Ángeles Elorriaga
  • Valentín Esteban
  • Miren Amuriza
  • Iñaki Barrainkua
  • Andikona Ariztondo
  • Iñaki Iturriagaetxebarria

Ordezkoak

  • Miren Intxaurraga
  • Martín Sarasketa
  • Naiara Amezua
Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando…

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar