Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Club Deportivo Berrizek benjamin eta alebin mailako neskatoen futbol taldeak osatu nahi ditu

Club Deportivo Berrizek nesken futbol talde bana sortu nahi du datorren urtean benjamin eta alebin mailetan, eta helburu horrekin 2013 eta 2016 urteen artean jaiotako neska gazteak erakarri nahi ditu kirol horretara.

Ekimena ezagutzea emateko ‘Ate irekien’ jardunaldia antolatu dute Berrizburu futbol zelaian biharko, hilak 9, 16:30etatik 18:00ra. Deialdia  2013, 2014, 2015 edo 2016 urteetan jaiotako eta futbolean aritu nahiko luketen neska eta euren familiei zuzenduta dago.

Talde berriztarreko arduradunek, urte horietan jaio ez arren futbolean aritu nahiko luketen neskei luzatu dizkie Berrizburura hurbiltzeko deialdia, “zuretzako ere lekua aurkitzen saiatuko gara eta”, azpimarratu dute.

Biharko jardunaldian Athletic Clubeko izar handia izandako Eli Ibarra egongo da Berrizburun. Jardunaldian zehar, entrenamendu-ariketak, jokoak eta sorpresak egingo dituzte Athletic Club, Bizkaiko Foru Aldundia eta Kimet Sport enpresak bultzatutako ‘Pasa Baloia Neska’ programako teknikariek.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados