Axpeko eta Apatako jai-ekitaldiren bat “egoera normalizatzen denean” egitea aztertuko dute Atxondon

AtxondoAxpekoJaiak1
Axpeko San Juanak eta Apatako San Pedroak bertan behera uztea erabaki du Atxondoko Udalak.

Axpeko San Juan jaiak eta Apatamonasterioko San Pedro ospakizunak bertan behera uztea erabaki du Atxondoko Udalak “osasun krisialdia kontutan izanda”. Hala ere, “egoera normalizatzen denean”, antolatzaileekin batera jai-ekitaldiren bat egiteko aukera aztertuko dute Udal arduradunek.

“Apurka-apurka normaltasuna berreskuratzen joan gaitezkeela dirudien arren, zuhurrak eta arduratsuak izan behar dugu, eta segurtasun eta distantzia sozialeko neurriak ahalik eta gehien zaintzen jarraitu behar dugu, jende gehiago bil daitekeen ekitaldiak saihestuz”, Xabier Azkarate alkatearen esanetan.

Horregatik, ekainean egiten diren San Juanetako eta San Pedroetako ospakizunak bertan behera uztea eta aurrerago jai-ekitaldiren bat egitea ez dute baztertzen Udal arduradunek. Zerbait egitekotan auzo bakoitzeko “antolatzaileekin batera” aztertuko dute.

Uztailean Santiago auzoan ospatzen diren jaiak eta abuztuan Arrazolan egiten diren Andra Mari eta San Roke osopakizunei buruz ez dute erabakirik hartu, nahiz eta printzipioz “mantendu” egingo diren. Hala ere, “osasun egoerak une bakoitzean duen bilakaeraren araberakoa izango da azkenengo erabakia”, Azkarateren esanetan.

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando…

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar