Friso
Friso
Friso
Friso

Atxondok udaletxe pareko gunea atonduko du herritarren segurtasuna bermatzeko

AtxondoForuenPlazakoHaritzIngurua
Apatamonasterioko Foruen plaza zeharkatzen duen errepidean bihurgune egingo dute segurtasuna gehitzeko.

Atxondoko Udalak Apatamonasterioko plaza eraberritzen jarraituko du eta datozen asteetan udaletxe parean dagoen haritzaren ingurua atonduko du. 20.000 euroko aurrekontua duten lanak herritarren segurtasuna eta lasaitasuna areagotu nahi dute.

Proiektu horrekin “plazatik Ziarreta auzorantzako oinezkoen igarobidea seguruagoa” egitea da, David Cobos alkatearen esanetan. “Horretarako, errepidea desbideratu eta bihurgune txiki bat ipinita, ibilgailuak astiroago igaro beharko dute udaletxe ondoko bide-tartea”.

Horrez gain, “harategia eta Posta bulegoaren bitartean dagoen bide zatian (20 metro inguru) espaloia egingo da, Etxetxiki baserriaren albotik” eta haritz zaharraren ingurua atondu egingo dute “lorategi eta jarleku berriekin”, alkateak adierazi duenez.

Biziberritutako plaza

Atxondoko Udala orain dela bi urte hasi zen Foruen plaza ingurua eraberritzen. Lehenengo, Euskal Herria kalearen hasierako zatia oinezkoentzako atondu zituzten eta “harrez geroztik, Foruen plaza biziberritu egin da modu nabarmenean”, Cobosen arabera. Negu honetan berriz, plazatik gorako eskailerak eta hormak kendu eta gune berdeago, seguruago eta atseginagoa egin dute.

Orain arte egindako eta hemendik aurrera egingo diren hobekuntza hauek, 2010 urtean burututako ‘Kale irekiak’ prozesuan parte hartu zuten herritarrek eskatutakoak dira. “Herritar gehienek argi eta garbi adierazi zuten Apatamonasterioko plaza ingurua hobetu beharra zegoela eta ibilgailuek eragindako arriskuak mugatu behar zirela”, alkatearen esanetan.

Egingo diren lanekin “herritarrek segurtasun eta lasaitasun handiagoa” izango dute errepide inguruan. Gainera, “herriko plaza alai, atsegin eta seguruagoa oraindik gehiago erabiliko dugu guztiok, denon elkargune izaten jarrai dezan”, azpimarratu du Cobosek.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar