BIDEOA

Agate Deunaren koruak kalez kale ibiliko dira urteroko ohiturari eutsiz

Aspaldiko ohiturari jarraituz, Santa Ageda bezperako koplak entzungo dira gaur Durangaldeko zein Euskal Herriko hainbat lekutan. Urtero legez, otsailaren 4an, kalez kale ibiltzen diren koruak Cataniako Ageda birgina eta martiriaren egunaren bezperan abesten diren koplak eskainiko dituzte.

Herri gehienetan abesbatzak arratsaldean edo iluntzean irtengo badira ere, goizean ere neska-mutil talderen bat Durangon zehar ibili da. Udaletxe aurreko plazan abestu dutenean, Aitziber Irigoras alkateak botatako gozokiak jaso dituzte.

Agate Deuna

Aintzaldu daigun Agate Deuna
bihar da ba Deun Agate
etxe honetan zorion hutsa
betiko euko al dabe

Deun Agatena batzeko gatoz
aurten be igazko berberak
igaz lez hartu gagizuz eta
zabaldu zuen sakelak

Zorion etxe hontako denoi
oles egitera gatoz:
aterik ate ohitura zaharrak
aurten berritzeko asmoz

 

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando…

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar