Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala Sanfaustos
Durangaldea Berbalagun
Mangamore
San Agustin Kultur Gunea Durango

XIX. eta XX. mendeetako lanbideak izango dute protagonismoa Antzinako Ogibideen Azokan

ElorrioAntzinakoOgibideakElorrioko San Agustin Etxebarria elizatean egingo den Antzinako Ogibideen Azokak 9. edizioa beteko du zapatuan. Olazar Auzo Elkarteak antolatutako erakustaldia goizeko 11:00etan hasiko da eta bertan antzinako erara egindako pintxoak eta edariak dastatzeko aukera egongo da.

Aldez aurretik egindako edizioetan Erdi Aroko ofizioak nabarmendu badira, aurten Aro Modernoa gogoratuko dute, XIX. mende amaiera eta XX. mende hasieretako lanbideak izango baitute protagonismo nagusia.

Aspaldiko ofizioak gogoratuko dituzten artisauak bertaratzen badira ere, XX. mendearen hasieran argazkiak egiten zituen ‘minuteroa’; luthierra eta musika tresnak; josteko makinak eta sastreak; beira-putzegilea; arropa garbitzailea eta iraultza industrialeko makinaren bate ere ikusgai egongo dira.

Bidaiak diligentzian

Bertaratuko diren ogibideen arten Elorrioko plazatik San Agustin Etxebarrira bidaiak egingo dituen eta ikusgai egongo den diligentzia ere egongo da bertan. Bidaiatzeko sistema horren bidez “Elorrioko bainuetxeetara etortzen ziren ‘udatiarrak’ eta sasoia gogoratu nahi ditugu”, antolatzaileko kide baten arabera.

Beraiekin batera erremintariak, teilagileak zein zulogailua edo tornua bezalako makinak erakutsiko dira. Zorrotzailea, sasoi bateko inprenta eta tamaina handian egindako antzinako jokuekin jolasteko aukera ere egongo da.

13:00ak aldera erakusketan jarritako makinen eta ogibideen azalpena egongo da eta 15:00etatik aurrera bazkari herrikoia egongo da.

Antzinako ofizioen lehen edizioa 2003an egin zen “San Agustineko elizatearen 950. urtemuga  ospatzeko” asmoarekin eta harrezkero “bi urtetik behin ospatzen dugu” antolatzaileen esanetan. Parte-hartzaile gehienak auzotarrak eta elorriarrak badira ere, Arbaso artisauen elkartearen kolaborazioa zein Gaztelatik etorritako zenbait laguntzaile izango dituzte.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

3 Comentarios

  1. Duda

    Sabe alguien si el autubús deja cerca o hay zona para aparcar alrededor?

    Deja una Respuesta
    1. durangon.com

      Hola! Hay aparcamiento en un hotel que está al lado y también parada de Bizkaibus

      Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados