Banner en desktop Banner en moviles
Mañariko Udala
FP Zornotza
Maristak Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Udako Uzta ekimena ospatuko dute gaur zortzi Axpeko Biezko baserrian  

Udako Baserriko Uzta ekimena ospatuko da Atxondoko Biezko baserrian abuztuaren 26an. EHKOkolektiboak antolatutako ekimenak agroekologian oinarritzen diren etxaldeak herritarrekin batu nahi ditu kulturaren bidez.

Prestatutako egitaraua goizeko 10:30etan abiatuko da, Axpeko aparkalekuan egingo den ongi etorri ekitaldiarekin. Ondoren, bertaratzen direnek pasiera gidatua egingo dute bertako historia eta kontuak entzuten dituzten bitartean, eta jarraian etxaldearen bisita egingo da hamaiketakoarekin bukatuz. 12:30etatik aurrera, Uger rock talde bilbotarrak saioa eskainiko du eta amaieran EHKOlektiboko kideen baserrietako elikagaiekin egindako bazkaria egongo da.

Arratsaldean, Joana Ocañak eta Garazi Magunagoitiak bakarrizketa saioa eskainiko dute; sendabelarrak batu eta alanbikean destilatzeko tailerra egongo da; eta Astoturfer musika taldeak kontzertua emango du.

Etxez etxeko saskiak 2007tik

Ekimenean parte hartu nahi duten lagun taldeek zein familiek, bertan akanpatzeko aukera izango dute “esperientzia bere osotasunean” bizi ahal izateko, antolatzaileen esanetan.

Baserriko Uztan parte hartzeko 30 euro ordaindu behar dira, etxaldeko bisita, ekitaldiak, bazkaria zein tailerra prezioaren barne direla. 6 eta 12 urte bitarteko haurrek berriz, 15 euro ordainduko dituzte. Bertaratzeko beharrezkoa da aurretik izena eta www.ehkolektiboa.eus webgunean, tokia mugatua baita.

Biezko baserriko Anerrek eta Oihanek parez-pare irekiko dituzte beraien etxeko ateak. “Hainbeste urte EHKOlektiboko talde eragilean ibilita, aurten gurean tokatzen da Baserriko Uzta egitea. Lehenaldia da Biezkon horrelako zerbait egiten duguna eta espero dugu gure bezero eta lagunen laguntza jasotzea. Ardura handia da guretzat eta espero dugu ahalik eta ondoen pasatzea, jai eder bat egitea eta jende anitza hurbiltzea”, Anerren esanetan.

2007an Biezko baserrian etxez etxe banatzeko saskiak egiten hasi ziren bertako baratzean ekoiztutako produktuekin. Gaur egun, baratzeaz gain, fruta arbolak, oiloak, oilaskoak, erleak, fruitu txikiak, sendabelarrak eta nekazal-turismoa dituzte.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados