Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

“Posible da artetik bizitzea, baina asko mugitu behar zara”

Arte Ederretako ikasketak amaitu ondoren, eta Masterra prestatzen ari den bitartean, Aratz Azpiri durangarrak bere sorkuntzak jarriko ditu ikusgai Durangaldeko Artisten Elkarteak antolatutako erakusketan. Aurreko asteko barikuan Ezkurdi gelan irekitako erakusketa domeka honetara arte, hilak 28, bisitatu daiteke.

Bere burua diziplina anitzeko artistatzat duen sortzaileak Arte Ederretako “arlo desberdinak lantzen jarraitu” nahi duela aitortzen du, eta horregatik zazpi margolan, beste hainbeste eskultura eta hiru bideo-instalazio aurkezten ditu. ”Pinturak, batez ere erretrato errealistak dira eta gehienak, telesail zein pelikuletatik hartutako fotograma marraztuak dira”.

Erakusketan ipiniko dituen zazpi eskulturetatik “gehienak egurrezko sustraiekin egin ditut, kasu batzuetan hezurrekin eta beste batzuetan metalekin nahastuta”. Sustraien formez baliatuta “neure irudimenetik sortutako animaliak irudika­tzen ditut, nahiz eta piezaren bat abstraktua den”.

Ezkurdiko gelan erakutsiko dituen bideo-instalazioak 12 minutuko iraupena duen ‘Soundnosis’, bost minutuko iraupena duten ‘Lo despreciable también puede ser hermoso’ eta sei minutuko ‘Jumping’ izango dira. Lehena, “gradu amaierarako egin nuen irudiak zein txalaparta doinuak biltzen dituelarik; ‘Lo despreciable…’ lana berriz, aurten bertan sortu dut eta hustutako lekuak soinu abstraktuekin uztartzen ditut; eta ‘Jumping’ deiturikoak Bizkaiko herrialde batetik bestera saltoka doan ‘stop motion’ teknikarekin egin dut”.

Azpiriren sorkuntzak ez dira mugatzen estilo bakarrera, arlo bakoitzean estilo desberdinak lantzen dituelako. “Margolan batzuk errealistak badira ere, beste batzuk pintura grafikoa dira, eta eskulturei dagokienez abstrakzioan edo surrealismo inguruan kokatzen dira. Bideoan egiten ditudan sorkuntzek berriz, animazioa zein bideoa eta soinua uztar­tzen dituzte”.

Ezkurdi aretoan erakutsiko duen bilduma ez da izango Azpirik jendaurrean jarriko duen lehena, bere lanak hainbat aldiz erakutsi baititu Napozt eta Bikandi tabernetan. Horrez gain, Durangon eta Zornotzan izan diren hainbat lehiaketetan bere sorkuntzak erakusteko aukera izan du, baita sariak eskuratu ere. “Durangaldeko Artisten Elkarteak iaz antolatu zuen lehiaketan margolari lokalaren saria irabazi nuen”. Zornotzako jaietan egiten den “Zintzilik lehiaketan bigarren saria lortu nuen 2022an eta hirugarren saria 2023an”, eta herri horretan egiten den Enrique Renteria aire zabaleko lehiaketan berriz laugarren saria jaso nuen orain 10 urte”.

Bere jarduera artistikoari eusteaz gain, Azpirik ‘Arte Contemporáneo, Tecnológico y Performativo’ gaitzat duen Masterrarekin jarraitzen du. Ikasketak burutzeko lanketa horretan “gai desberdinak jorratzen dira, hala nola, argazkilaritza, soinua, bideoa, animazioa, performance-a eta instalazioak”.

Biserak eta poltsak

Arte Ederrei lotutako espezialitateetan murgiltzeaz gain, Azpirik zeharkako beste arlo batzuk ere lantzen ditu. Izan ere artisauak eta sortzaileak batzen dituen Eixu elkarteak antolatzen dituen ferietan izan da. “Azoketara joan naizenetan marrazkiak, margolanak eta bestelako piezekin batera, eskuz marraztutako biserak eta telazko poltsak ere eskaini ditut. Guztiak, diseinu bakarrekoak dira. Udan berriro ekingo diot ferietan parte hartzeari”.

Azpiriren ustez “artetik bizitzea posible da”, baina horretarako “asko mugitu behar zara eta denbora asko behar duzu erakusketak prestatzeko, enkarguko lanak egiteko, bekak lortu… behar direlako”, azpimarratzen du. Berak badaki, ordea, zer den lan gogorra egin behar izatea, “Arte Ederretako lizentziatura ikasketak aspaldi hasi nituelako baina osasun arazoengatik albo batera itxi behar izan nituen”.

Aurreko ikasturtean ikasketei berrekin eta karrera amai­tzea lortu bazuen ere “20 urte daramatzat margozten. Garai batzuetan beste batzuetan baino obra gehiago egin ditut, eta ostalaritzan lanean aritu naizen arren, libre neuzkan tarteak margozteko aprobetxatzen nituen”.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados