Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Urrutitik herrira

Yessenia eta Mohamed Hego
Afrikako eta Hego Amerikako hiri
handi batean jaiotako hamabi eta
hamahiru urteko neska mutilak
dira. Mohamed-en eta Yesseniaren
gurasoek, ez zuten nahi euren
txikiak giro hartan hezi eta haztea,
eta, horretarako, Europarantz
joatea erabaki zuten. Bizimodu
erraz eta eroso baten bila. 

Ametsak errealitate bihurtzeko
nahia eta gogoa zuten eta lortu
ere. Mohamed mutikoaren aitaren
jaioterrian lanpostu ona zuen;
beraz, askoz hobea izango zen
gure herrian topatuko zuena. Bila
zebilela eskaintzarik onena non
aurkitu eta, tira, haientzako erabat
ezezaguna zen lurralde batean.
Euskal Herrian. Yessenia
neskatoaren gurasoek bizimodu
errazagoaren bila etorri dira eta
bere aita lantegi batean lana
aurkitu du. Bere amak adineko
emakume bat zaintzen pasatzen
ditu ordu gehienak. Bien artean
pilatzen duten diruarekin familia
aurrera ateratzen dute eta bere
jaioterrira  Boliviara ere diru
apur bat bidaltzea ere lortzen dute.
Han bertan osabak ditu eta 65
urteko amona ere  Boliviako
Santa Cruz hiri handian bizi da.
Gutxirekin konformatzen den
emakume argia da. Yesseniak
hainbat aldiz aipatzen du bere
amonaren izena eta izaera. 

Umeak eskolara bidali eta bat-
batean munduko hizkuntzarik
zaharrenetakoa eta batzuen ustez
zailenetakoa ikasi zuten. Umeak
herrian erabat egokituta, lagun
asko dute, kultura bat eta ezin
euskara hobea. Denbora laburrean
ikasi dute eta zelan gainera! 

Mohamed gaztearen eta
Yesseniaren gurasoen errealitateak
guztiz desberdinak dira baina biak
urrutitik Durangora etorri dira.
 Mohamed-en gurasoek
aukera hobea aurkitu berri omen
dute euren txikientzat. Marbellara
doaz bizitzera. Txaleta, igerilekua,
eskola ingelesa…Bizi-maila handia
dute eta orain, akabo Durangon
egindako guztia amaitu da.
Yesseniaren gurasoen egoera
guztiz desberdina da. Bere aita
langabezian geratu da eta amaren
soladatarekin ezinezkoa zaie
bizitza aurrera ateratzea. Bere
jaioterrira itzuli beharko dira,
Boliviako hiri handi batera.
Pobrezia, besterik ez dagoen tokira
eta gizakiaren balioa oso eskaxa
den herri batera. Yessenia eta bere
familiari ere agur betiko esan
beharko diegu.

Tira, hona eta hara ibiltzeak
gogorra izan beharko du baina toki
bakoitzatik kultura eta hizkuntza
bera ikasteak, kultura aldetik
izugarrizko aberastasuna
suposatzen du. Hori bai, tokiko
hizkuntza eta kultura ikasiz gero.
Neska mutiko hauen bihotzeetan
gure herriko atal txiki bat
eramango dute eta guk ere
beraiekin ikasitako guztia gure
artean geratuko da. Bai
horixe! 

Idoia Azkorbebeitia kazetaria da

Artículos: 141
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados