Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Kandela bat lur planetaren alde

 

Ordu betekoa gutxiegi izan
daiteke Lur planeta honen
biziraupena bermatzeko, baina
hondar ale bakarrari gertatzen
zaion moduan, milaka lagunekin
elkartu ezkero, hareatza
zabalenaren osagai bihurtzen da.
Matematika hau edozertarako da
aplikagarri; bakan izateak eman
diezaguken beldurra alde batera
uzten badugu, eredu izan gaitezke
agian,  gurekin hareatza
 hori osatzeko prest egon
daitezkeenentzat.

Planeta hasi zen pixkanaka-
pixkanaka itzaltzen, Zelanda
Berriko Chatham irlako ordulariek
atzo arratsaldeko zortzi eta erdiak
jo zutenean. Jarraian joan ziren
amatatzen WWFk
 eguraldiaren aldaketak
dakartzan ondorioez ohartzeko
ekimenera atxiki diren ehun eta
piku herrialdeetako argiak.

Planetaren ordua 2007 urtean
abiarazi zen Sidney hiriko toki
ekimen gisa. Zarata eta zalaparta
handia eragin omen zuten orduan.
Australiako mugak gainditu, eta
Lur Planeta Osoan hedatu
 den ustea da
 bakoitzak bere apurra
emango balu, hau da, guk guztiok
ordu betez  argi indarrik
 gabe bizitzeko gai bagina,
ikaragarria izango litzatekeela
aurreztea lortuko genukeena.

Esan beharrik ez dago argi
indarra  ezinbesteko dugula
egungo bizimoduan. Lerro hauek
irakurleengana helarazteko ere,
hasiera hasieratik behar izan dugu
argi indarrez funtzionatzen duen
ordenadorea. Duela urte
batzuetako moldera egingo
bagenu, aitak   Agriatik
 makinaz idazten ikasteko
ekarri zidan Olivetti zaharrean
egingo nukeen, eta
 egunkarian argitaratzeko
(orduko Internet ez baitzen
gaurkoa bezalakoa) telefonoz
bidez irakurriko niokeen, beti
besteren baten artikuluak idaztea
egokitzen zitzaion kazetariari.

Erraz datorkigunaren
garrantziaz ez gara ohartzen, eta
harritu egiten gara berezko jotzen
duguna eteten denean. Txarto
gogoratzen ez badut, azken
urteotan bizpahiru aldiz joan zaigu
argia herrian, eta gehienez bi edo
hiru orduz izan bada ere,
 gora begira geratu gara
 argi indarrik ezean
 ordurik,janaririk eta ia
bizitzarik ez dugula konturatu
garenean.

Gardelek esaten zuen
“hogei urte ez dira
ezer” eta gauza bera
sentitzen dut nik  duela
hogei edo hogeita hamar urteko
kontuetaz ari garenean.  Ba,
hogei urteko atzera saltoa egingo
banu, argia joatean kandela
piztuko nuke  iluntzean etxe
barruan ikusteko, afaria
 txapa gainean edo butano-
sukaldean egingo genuke eta
afalostean, kontuak kontatzen edo
karta jokoan egingo genuke logura
etorri arte. Gogoan dut, askotan,
ohera joatea erabakitzen genuela
argia bueltatzen zela konturatzen
ginenean.

Kandelak hartu zituzten atzo
hainbatek munduko hainbat
tokitan, baina ez zituzten gabeziari
aurre egiteko hartu, baizik eta
 apur bat gutxiagorekin bizi
daitekeela ohartarazteko. Duela
hogei urteko kontuekin jarraitzeko,
argia, berogailua, igogailua eta
gainerako gailu guztiak atzamar
kolpe batez piztera ohitu garenok
errazegi ahaztu dugu
“apurtxo bat
lehenago” laugarren eta
bosgarren solairuetara oinez
igotzen ginela, neguko gau
hotzetan  etxean arropa
lodiez janzten ginela eta
iluntasunak ematen zigun
beldurrari aurre egiteko, kandelak
pizten genituela. Izango ote da
oraingoa, kandela horiek berriz
pizten hasteko garaia?  

 

Karmele Aurtenetxe Elorriaga kazetaria da

Artículos: 85
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados