Banner en desktop Banner en moviles
Mañariko Udala
FP Zornotza
Maristak Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Terapia

Terapia

Gaur egungo egoerak larritasuna eta urduritasuna sortzen digu behin baino gehiagotan; lan gehiegi dugula, ez dugula lanik, krisia dela, ez dela. Gutxi asko danok eta gehienok bizi gara arineketan edo etsita.

Kontsumo gizarteak erosi-erabili-bota gurpil zoroan sartu gaitu eta hortxe dihardugu txoriburuak lez jira eta buelta. Baina, zelan urten zurrunbilo horretatik? Zelan konpondu gure buruko jaleoa? Bideak egon badaude. Bakoitzak bilatu eta aurkitu behar berea.

Gaur egungo nire terapia, eguneko tentsioa askatzeko terapiarik eraginkorrenetarikoa, dantza egitea da.

Ez naiz dantzari ona eta, ez dut uste sekula izango naizenik be, baina, dantza maisu bikain bati esker dantza egiteak dakartzan zenbait alderdi on aurkitu ditut:

  • Dantzaren bidez norbere burua hobeto ezagutzen ikas daiteke.
  • Taldean dantza egiteak lagun berriak egitea dakar, dantza-lagunak hain zuzen. Harreman sare berri bat. Sare naturala eta adin ezberdinetako pertsonez osotua.
  • Gorputzarentzat zein buruarentzat lagungarri gertatzen da. Gimnasioan gustukoak ez diren ariketak egiten egon beharrean, gorputzaren lanketa ariketa atseginen bidez egiteko aukera eskaintzen du dantzatzeak.
  • Dantza bakoitzaren nondik norakoak ezagutzeko modua ahalbideratzen du.
  • Dantza ostean zurito bat hartzea.
  • Hilean behin erromeriara joan eta zuzeneko musikaz dantzatzea. Horrela gaztetu egiten gara. Lehengo egunak gogoan. Lehengo akorduak buruan.
  • Karnabaletan berriz, tostadak, torrijak, txokolatea, mozorroak…

Mirari horren artifizeak Sabin Bikandi du izena. Beragatik ez balitz ez nukeen inoiz dantzan ikasiko, ez nukeen inoiz dantzan gozatuko, ez nukeen inoiz dantza egitearen plazerra zer den ezagutuko.

Askotan irakurri eta aipatu dugu irakasle onak bere ikasleak ikastera bultzatzen dituela eta batez ere egiten edo ikasten ari direnaz disfrutatzen irakasten diela. Horixe da Sabin Bikandiren trebetasuna. Musikari handia izateaz gain, dantza maisu paregabea da, gainera dantzaren inguruan hainbat ekintza antolatzeko ardura eta lana be hartzen du bere bizkar.

Esate baterako pasa den urteko aratusteetan jaialdi itzela antolatu zuen Plateruenean, eta orduko arrakasta ikusirik aurten berriro animatu da. Ondorengo lerroetan Aiko taldearen izenean luzatu duen deialdia:

“TORRIJALDIA, TXOKOLATADA, MOZORRO DANTZA…
Iñauteriak, ihauteak, aratusteak, karnabalak… danak parrandan gau eta egun, eta gero… 40 egunez garizuma isil eta luzea… Ba gu geuk, garizuma laburtzeko asmoz, otsailaren 24an, domeka, Durangoko Plateruenean, arratsaldeko 18:00etan, mozorro dantza, txokolatada eta II Tostada/Torrija Dastaketa Mundiala egiteko asmoa dugu. Etxetik tostada eta torrijak ekarri, mozorroa, dantzan egiteko gogoa, eta berton txokolate gonbitea eta erromeria aurkituko dugu”

Oraindik terapia hori probatu ez baduzu, domekan duzu aukera. Sarrera doakoa da eta lagunarte atsegina ziurtatua duzu. Ez utzi hurrengorako. Erdu eta disfrutatu.

Animatzeko iazko Torrijaldiaren irudiak ikusgai hemen:

 

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 167
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

0 Comentarios

  1. nora

    Ni aurten be apuntatu naz TERAPIA honetara eta, ze ederto!. Aurton ez daukagu Sabin baina irakasle barria be, oso ona da.

    Deja una Respuesta
  2. nora

    Ni aurten be apuntatu naz TERAPIA honetara eta, ze ederto!. Aurton ez daukagu Sabin baina irakasle barria be, oso ona da.

    Deja una Respuesta
  3. nora

    Aupa Mari,
    Plateruenean ikusiko elkar. Gero arte.

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados