Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Plastikozko poltsa bako eguna

Uztailaren 3an Plastikozko Poltsa Bako Nazioarteko eguna (International Plastic Bag-Free Day) izaten da. Aurten 4. aldiz ospatu da egun hau mundu mailan, baina egia esan, ez dakit gurean oraingoz oihartzun handirik izan duen aldarrikapen honek.

Nire iritziz epe laburrean plastikoa gure ohituretan hainbestean errotu da, ezen ez baita erraza bera barik bizitzea. Ahalegindu arren, gaitza da plastikozko zorro barik gure dendetatik irtetea. Supermerkatuen zerbait ordaindu behar bada ere, denda txiki zein baserritarren merkatuan, lantzean behin, nahiz eta plastikorik ez jartzeko esan ez digute jaramonik egiten.

Halere, Plastic Bag Free Day mugimenduaren webguneak luzatzen dizkigun datuei erreparatuz gero, berandu baino lehen, plastikozko zorroen erabilera mugatzera jo beharko genukeelakoan nago, bai gure ondorengo belaunaldiei zor diegun errespetuagatik bai utziko diegun munduaz izan beharko genukeen arduragatik.

Aipatutako Plastic Bag Free Day mugimenduaren webgunean honela azaltzen zaizkigu plastikozko zorroak dakartzan kalteak:

– Zorro bakoitza 25 bat minutuz baino ez da erabiltzen, goia jota.

– Desegiteko, ostera, 100dik 500 urtera behar ditu (plastiko motaren arabera).

– Munduan milioi bat plastikozko poltsa erabiltzen da minutuko. – Europako biztanle bakoitzak, urtean 500 bat plastikozko zorro erabiltzen ditugu. – Munduan urtean 3,4 milioi tona plastiko-zorro ekoizten dira.

Datuok zer pentsa ematen digute baina, nola aldatu gure ohiturak? Hona hemen plastikozko zorroez zein plastikozko bestelakoez http://elplasticomata.com/ webgunean aurkitu ditudan zenbait aholku:

1. Agur plastikozko zorroei. Geure poltsak erosketak egitera goazenean.

2. Agur botilako urari. Iturriko ura edan (jarri filtro bat norbere etxekoari gura izanez gero).Kanpora goazean eraman berriro betetzeko botila.

3. Ez edan plastikozko botilako freskagarririk.

4. Ekidin plastikozko enbaseak: ahal izanez gero erosi soltean (granelera)

5. Ez erabili plastikorik janaria gordetzeko edo berotzeko.

6. Ez erabili plastikozko biberoirik ez jostailurik.

7. Ekidin latako janaria. Metalezko latek bisfenol deritzon babes kaltegarria izaten dute askotan.

8. Esan agur erabili eta bota motako; bizarra-mozteko aitzurrei, metxeroei, platerei, edalontziei zein mahai tresnei.

Nago, aholkuok jarraituta gure plastiko lorratza murriztea ez dela hain zaila, zelanbait esatearren geure esku dago plastikoaren erabilera murriztea, plastiko barik bizitzea ordea, erronka izan daiteke. Dena den egon badaude horrela bizi diren gizandreak, esate baterako Beth Terry-ren ???My Plastic Free Life??? bloga edota haren ???Plastic Free??? liburua lagungarri gerta dakizkiguke beste esperientzia batzuk ezagutzeko.

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 167
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri

durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

0 Comentarios

  1. plastiko mata

    Laster utzi beharko diogu plastikozko poltsak erabiltzeari, bestela planeta guztia kutsatuko dugu.

    Deja una Respuesta
  2. plastiko mata

    Laster utzi beharko diogu plastikozko poltsak erabiltzeari, bestela planeta guztia kutsatuko dugu.

    Deja una Respuesta
  3. Nora

    Nire ekarpena, gogoetarako: el modelo implantado en Irlanda mediante mandato gubernamental, a través del cual se impuso una tasa de 25 céntimos. Ahora, el dinero recaudado se emplea para proyectos medioambientales y el uso de las bolsas se ha reducido un 95%.

    Deja una Respuesta
  4. Nora

  5. Josu

    Guk ahal dogun neurrian, jaramonik egiten deutsegu horreri aholkuei. Halere, ze gatza dan, gure bizimodua ikusita, goiitik-behera betetzea; hori bai, hoietako bat behintzat erraza izango da, biberoiarena hain zuzen be.
    Ezkor naz planetaren egoerakaz eta, guk ez ikusi arren, desastrerako bidea hartuta dago. Beharbada, berandu samar atzera egiteko…
    Esaten da, ez dakit egia dan ez dot ikusi eta, noraezean dabilen sekulako plastikozko “irla” badagoela itxasoan. Ikaratzekoa ei da.

    Deja una Respuesta
  6. Josu

  7. Ados

    Ohitturak aldatzie gatxa izen arren, datu ikaragarrixek ikusitte, uste dot biherrezkue dala bai ohitturak aldatzen hastie ta baitte erabaki “politiko” batzuk bultzatzie…

    Deja una Respuesta
  8. Ados

    Ohitturak aldatzie gatxa izen arren, datu ikaragarrixek ikusitte, uste dot biherrezkue dala bai ohitturak aldatzen hastie ta baitte erabaki “politiko” batzuk bultzatzie…

    Deja una Respuesta
  9. CARMEN

    Eskerrik asko Marisa. Egia da plastikozko hainbat tresnei esker gure bizitza erosoagoa izan daitekeela, baina material horren alde txarrak ezagututa, hobe dugu gure ohiturak aldatzen hastea. Agian dena ezingo dugu aldatu, baina ahalegintzen bagara, zeozer egin ahalko dugu, eta denok eskertuko dugu.

    Deja una Respuesta
  10. CARMEN

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados