Banner en desktop Banner en moviles
Maristak Durango
Mañariko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
San Agustin Durango

Mailuki sasoia

Mailukiak edo marrubiak maiatzeko fruita estimatuak dira. Umetan, basa-mailukiak batu, zirian sartu eta pozarren jaten genituen. Azukre apur bat gehituta, edota ziritik zuzenean. Txikiak, baina zaporetsuak izaten ziren. “Txupetan” jaten genituen.

Gaur egun ostera, ez dago mailuki txiki horien zapore paregabea dastatzeko ohiturarik. Umeei ez diegu batzen ere irakatsi. Are gutxiago zirian sartu eta jaten. Izan ere, merkatuan saltzen dituzten marrubi mardul eta ederrak begietarako erakargarriagoak dira, zaporez askoz eskasagoak badira ere.

Jakin badakigu mailukiak maitzean iristen direla gailurrera, hau da, hil honetan dituztela puri-purian nutriente guztiak, eguzkiaren berotasunak eta hezetasunak bultzatzen baititu garapen egokienera. Mailukia, fruta txikia den arren, janari erregulatzaile oso ona da, bitamina eta mineral asko baititu. Azido folikoa ere ugari. Bitamina horretan aberatsena da. Gogoratu azido folikoaren beharra asko areagotzen dela haurdunaldian, beraz, mailukia oso ona da haurdun daudenentzat.

Halere, larrosek bezala, mailukiek ere badute arantzarik. Batetik, erosten ditugun itxura oneko mailukiek  pestizida eta bestelako gai kimikoen hondakinak dauzkate, gure lur eta osasunerako kaltegarri izan daitezkeenak. Horregatik, jan aurretik ondo garbitzea aholkatzen digute, baina nahikoa ote da? Horretaz gain, egun hauetan mailukiak ekoizten diharduten langileen bizi-baldintzak irakurri ondoren jateko gogoa ere gutxitu egiten da.

Zorionez, oraindik gure inguruan, basa-mailukiak ikus daitezke, halanda ze, makurtu, batu eta zirian sartzeko aukera badugu hilabete honetan. Ortu edo lur txatalen bat izanez gero berriz, hobe norberak mailuki batzuk landatu, pestizida barik ekoiztu, inor izorratu barik batu eta gustura jatea. Orturik ezean, balkoian edo terrazan ere, landatuz gero, emango dute fruitua.

Halan zein holan, on egin, eta gura izanez gero, entzun aspaldiko kopla

Neure laztanak yaten deu
mailukiekaz ogie
ostera bere eukiko deu
luze ta linde garrie.

https://www.youtube.com/watch?v=FuDF3IOshj0

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 167
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

1 Comentario

  1. Nora

    Artikuluan aipatu duzun mailuak ekoizten dituzten emakumeen lan egoera gogorra benetan, txarrena agian, sexu abusuak salatu arren, ezer gutxirako balio dutela salaketok, erasotzaileak libre geratzen diren bitartean. Zer ote da “con cargos”?

    http://m.publico.es/sociedad/2045429/libertad-con-cargos-para-un-encargado-de-un-cultivo-acusado-de-abusos-sexuales-a-trabajadoras/amp?__twitter_impression=true

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados