Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Iñaki Perurenaren kazetaritza lezioak

Interneti eta sare sozialei zerbait eskertzera nator zutabe honetan. E-mail masiboei, sare sozialei eta ahoz-ahoko komunikazioari esker gure burua kazetaritzat dugunok albiste ezin hobea izan dugu: sentsazionalismo merkea astindu du Iñaki Perurenak!

Ze demontre ematen zaio telebista ikusleari? Horixe izan da sarri, sarriegi, nire buruari egin diodan galdera. Begibistakoa da gaur egungo telebistan aurrekontu txikiarekin egiten diren produktu asko dagoela. Baina aurrekontu murritzarekin bi produktu eman daitezke: kalitatezkoak ala kalitate gabekoak. Kalitatezko produktuak egiteko, nire aburuz, baldintza bi eman behar dira: gogoa izatea eta profesional trebeak izatea.

Profesional trebea izateak esan gura du trebea den pertsona batek zerbaitetan prestakuntza egokia jaso duela. Demagun ni neu zirku batera noala lan egitera. Zirkuan pailazoaren sudurra eta arropak jantzi eta ugazabak jendaurrera ateratzen nauela lehenengo egunean, trebakuntzarik gabe eta gidoirik gabe. Noski, jendeak barre franko egingo du, baina ez da nik eragin gura nukeen barrea izango.

Antzeko zerbait gertatu zaio Manu Redondo telebistako aurkezleari. Durangaldean sobera ezaguna da pertsonaia. Tokian-tokiko TDT bitartez ikusten den telebista kate batean saio aurkezle omen dabil (“Manu a manu” saioan), eta horietako batean Iñaki Perurenari elkarrizketa egitea otu zitzaion. Elkarrizketa martxoan egin bazen ere zuzeu.com interneteko atarian jarri zuen kazetari batek eta joan zen asteartetik aurrera sare sozialean ibili da bueltaka (http://zuzeu.com/2010/11/09/inaki-perurenari-euskalduna-ez-dela-esaten-zaionean/). Elkarrizketa ederra da, ez elkarrizketariak duen trebeziagatik, baizik eta elkarrizketatuak kazetariei (guztiei, kazetariei eta sasi-kazetariei) ematen digun lezioagatik.

Kazetaritza lezioak

Manu Redondok, irribarrea ahoan, zenbait galdera egiten dizkio Perurenari, denak edo ia denak katxondeo antzean. Perurenak, ordea, serio hartzen ditu kazetariak mahai gainean jartzen dituen gaiak. Redondo Perurena “ziztatzen” saiatzen da, morrozko euskalduna jokoan sartuko delakoan. Perurenarentzat, ordea, eztabaidatzen diren gaiak oso serioak dira eta ez da Redondoren jokoan erortzen. Aldiz, lezio ederrak ematen dizkio elkarrizketariari.

Interneti eta sare sozialei eskertu nahi izan diet 170.000 mila pertsonak baino gehiagok bideoa ikusi izana. Izan ere, askori ahoa berotzen zaio kazetariak kritikatzen dituenean, eta bideoak balio du, hain zuzen, kazetari batek egin behar ez duena edo kazetaritza ez dena agerian uzteko. Gure burua kazetaritzat dugunok gogoan izango ditugu unibertsitate garaiko dozena erdi lezio. Horietako bat aipatuko dut nik, gaiarekin zerikusia duena eta alboan kazetaritza ikasle bat banu aipatuko niokeena: ”jakin behar duzu elkarrizketak ondo prestatu behar direla, baina ez duzunez denborarik izango, tentuz joan eta zentzuz jokatu; osterantzean, elkarrizketatua haserraraziko duzu, barregarri utziko zaitu eta elkarrizketa gabe itzuliko zara”.  

Egia da ere telebista kate horretako agintariak pozik egongo direla. Redondok Perurenari egin zion elkarrizketak eta Perurenak Redondori eman zizkion lezioak, interneten zintzilikatu zen egun horretan behintzat, ETB 1eko Gaur Egunek baino ikusle gehiago izan baitzuen. Helburua bete zuten, baina zirkuko biribilean eman duten jendaurreko irudia beste kontu bat da. 

Julen Orbegozo kazetaria da

Artículos: 146
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

0 Comentarios

  1. Axular

    Vocentok telebistak ixten ditu ta holako tipoak mantendu??ulergaitza

    Deja una Respuesta
  2. Mañeri

    Iñaki Perurena chapeau!! Artikulu ona Julen.

    Deja una Respuesta
  3. Javier

    Grande Iñaki, muy emotivo. Conceptos muy claros que todos debemos conocer. Tal vez y como tú lo dices quizás las cosas serían diferentes conociendo nuestra historia. Siento por el periodista, ha ido como siempre de risitas y ha cometido un gran error.

    Deja una Respuesta
  4. idurre

    alucino con que a alguien de ese nivel le dejen presentar programas

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados