Banner en desktop Banner en moviles
Mañariko Udala
FP Zornotza
Maristak Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Gogorra esana, are gogorragoa egina

Emagaldu, urdanda, julis…  puta hitza erabiltzen dugu han eta hemen. Horrela, hitza hotz-hotzean botata, gogor egiten zaigu, eguneroko komunikazioetan etengabe erabiltzen dugula konturatu gabe. Puta-madre, puta-semea,putada, puton, puta… Gogorra da hitza, bai, baina are gogorragoa lau hizki horiei itsatsita datorren biolentzia, beti iraintzeko eta baztertzeko erabiltzen delako. Ameriketako herrialde batzuetan, ordea, emakume batzuk elkartu egin dira izen hori oraingo esanahiz hustutzeko eta botere berria aldarrikatzeko. Gizarte sareen bidez ezagutu izan dut Argentinako ???La marcha de las Putas???.

Toronton sortu omen zen mugimendua da, segurtasunaren inguruan eskaini zen hitzaldian, bertako polizia batek emakumeak bortxatuak izan ez daitezen, puta gisara janztea saihestu beharra dutela bota zuenean eragin zuen zurrunbilotik. Handik egun batzuetara, 2011ko apirilaren 3an, hainbat emakume eta gizon elkartu ziren, bortxakeria kasuetan biktima erruduntzen dela salatzeko. Kanadako hirian sortarazi zen sumindura nahikoa izan zen mundu osoko milaka lagun mugiarazteko, eta hasierako ???Slutwalk??? mugimenduari martxa emateko. Nik Argentinatik jaso dut, atzo Buenos Airesen bigarren martxa egin zelako albistea. Ez dut fisikoki bertara joateko aukerarik izan, baina mundu globalizatu honek toki guztietara joateko erraztasunak ematen dizkidanez, hona hemen Buenos Aireseko Plaza de Mayotik dakardan mezua.

“Puta” hitzak daraman iraina bandera gisa erabiltzen dugu:

Gizarteak sexu eraso txikienak justifikatzeari, jasateari edo garrantzia kentzeari utz diezaion, biktimak sekula gehiago errudun ez jotzeko.

Puten martxa egiten dugu sexu eraso txiki edo garrantzigaberik ez dagoela salatzeko.

Bortxakeria sexuala jasan dutenek beren sufrimendua azaldu ahal dezaten; eta  horregatik, inork errudun jo ez ditzan.

Puta hitza berari esanahi berria emateko; bortxarako, irainerako, kalterako erabilia izan ez dadin.

Emakume eta gizonen gizarte honen oinarria begirunea izan dadin, norbanakoaren genero, sexu orientazio edo bizimoduagatik baztertua izan gabe.

Heziketa ez sexista sustatzea, eta ez bakarrik erakundeetan, baizik et baita etxean, lanean, eskolan eta gizarte osoan, pareko garen guztion artean.

Inposatu zaizkigun estereotipo eta rolak zeintzuk diren erakusteko eta inposaketa hauek erauzteko, aurreiritzirik gabeko gizartean norbanako askeak izan gaitezen denok.

Ezetzak esanahi eta zentzu bakarra duelako. Inoiz, EZ baten barruan ???agian??? , ???behar bada??? edo ezkutuko baietza dagoelako pentsamendua zabaldu bada, bada garaia uste ustel hori behin betiko baztertzeko. Mar del Platatik datorkidan aldarria bota nahi nuke nik argi eta ozen: EZ da EZ

Karmele Aurtenetxe Elorriaga kazetaria da

Artículos: 85
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados