Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Natura jakintsua

Udazkenean, euria oparoagoa da, tenperaturaren jeitsiera nabaritu egiten da eta eguzki orduak murriztu egiten dira; aldi berean, lanean murgilduta, udako lasaitasuna atzean uzten da, eta egunerokotasun azeleratuari aurre egin behar zaio eta errutina horretan sarturik, nekea, gogogabea eta gaixotasun sintomak sentitzen dira. Anbulategira joanez gero, jende ilarak pilatzen dira katarroak eta gripea sendatzeko asmoz. Zaindu beharra dago urteko sasoi honetan eta horretarako hainbat aldiz errepikatzen da, elikadura osasuntsua jan beharra dago. Gure eguneroko dietan, frutak eta barazkiak egon behar dira. Eta gure etxeko ortukoak badira, askoz hobeto, freskuagoak!

Naturak garai honetan ematen dizkigun produktuak erabiltzen badira, behar diren nutrienteak lortzea errezagoa izango zaigu; gainera, kalitatezko elikagaiekin osaturiko dieta lortuko da, aukera handiagoa eta atsegina. Elikadurari beti eman zaio dagokion garrantzia handia baina esan daiteke azken boladan areagotu egin dela. Sendagileek beti istorio berdinarekin, fruta eta barazkiak, barazkiak eta fruta. Beraien lana da, prebenitzea.

Udazken honek ere ematen dizkigu beste motatako produktuak perretxikoak. Sukaldean perretxikoek joko handia ematen dute, eta era askotan presta daitezke: baratxuriekin erarik sinpleena da, baina tortillan, edo barazki, haragi eta arrainekin ere oso onak gelditzen dira. Interneten aurkitu dudan beste datu bat, elikagai horiek kaloria gutxi dauzkate.

Udazken honetan Arrazolako bidegorritik ibiliz gero, fruitu lehorrak, intxaurrak, urrak eta gaztainak lurrean aurkitzen dira. Askotan dietatik bazterturik dauden elikagaiak dira eta ez luke horrela izan behar, ur gutxi duten elikagaiak dira eta diote, lagungarriak direla indarra berreskuratzeko.

Udazkenak ematen dizkigun elikagaiek neguaren hotzerako prestatzen gaituzte. Negua heltzeko bi hilabete geratzen zaizkigu baina aste honetan tenperatura jeitsierak eta lehenengo izotzak jaso dira. Mendi gailurretan ere elurra ikusteko aukera izan da. Gure eskualdeko bazterrak hoztu egin dira.

Naturak udazkenean ematen dizkigun frutak antioxidatzaileak dira eta porruak, zerbak, urrak, almendrak, eta horrelako produktoak ezinbestekoak dira gure dietan. Durangoko merkatu plazan zapatuero saltzen dituzten horietakoak.

Datorren urtetik aurrera, nekazal produktuen birsalmenta debekatuko dute. Hori dio, onartu berri den ordenantzak. Birsaltzaileak azokatik kanpo geratuko dira eta norberak ekoitzitako produktuak izango dira. Naturak udazkenean ematen dizkigun horietakoak eta gure despentsan egon behar direnak; kipulak, porruak eta zerbak…

Idoia Azkorbebeitia kazetaria da

Artículos: 141
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados