Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Fraga Iribarne Euskal Herrian

Google-en saiatu naiz hainbat aldiz istorio honen inguruan informazioa topatzen, egia edo gezurra den jakiteko, zehaztasun gehiago lortzeko-edo. Baina oraindik ez dut ezer irakurtzerik izan. Protagonistetako bat behintzat bizirik dago, eta beharbada hari galdetu beharko geniokeen: Urbian noizbait izan den, paradorerik inauguratu zuen eta Aita Lasa abadea ezagutzeko aukerarik izan zuen. Hori esanda, asteburuan ezkontza batean nengoela, elizkizunean, eliza barruan gogoratu nuen pasadizoa kontatuko dizuet. 

Andoni Egañaren berbetan entzun nuen pasadizoa, eman zigun ikastaro batean. Manuel Fraga Iribarne galiziarra, anekdotaren protagonistetako bat, Euskal Herrira etorri zen, Urbiara (Gipuzkoa), Paradore bat inauguratzera. Turismo ministroa zen garai hartan erregimena ederto gurtzen zen, gustuz edo obligazioz. Urbian ere, ingurua bisitatu ostean eta bapo bazkaldu aurretik, elizara joan zen Fraga domeka hartan. Han, Aita Lasa abadea zeukan zain ministroak, beste eliztarrekin.  

Aita Lasa pertsonaia xelebrea zen, nortasun handikoa. Zonalde hartako pastoreek sano maite zuten eta abadeak asko maite zituen pastoreak, estimu handia zioten elkarri. Egun batzuk aurrerago, hurrengo domekan Fraga Iribarne elizara joango zitzaiola esan ziotenean, ez omen zuen irribarre handirik egin. Herriko agintariak gainera faborea eskatu zion:

 – Aizu, Lasa, Fraga elizara datorrenean, meza hasi aurretik, agur berezia eskainiko diozula pentsatu dugu, bere pertsonak merezi duen adinekoa. – esan zion bisitan joan zitzaion zonaldeko agintariak.

Aita Lasak agintariari adierazi zion, errespetua, domeka guztietako eliztarroi ere zor ziela, Fragari beste edo gehiago. Agintariak jarri zuen aurpegia ikusita, ordea, zerbait esango zuenaren hitza eman zion, pozik joan zedin.  Domeka heldu eta Fraga elizan eserita zegoela, beraz, mesa hasi zuen Aita Lasak. Errezatzen hasi aurretik, emandako hitza betetze aldera, agurra eskaini zien bertaratuei: 

– Execelentísimo señor ministro. Execelentísimos señores pastores. 

Fragari pastoreen tratamendu bera eman beharrean, pastoreei eman zien ministroaren tratamendua. Aita Lasaren okurrentzia bikaina izan zen erregimenaren zentsura saihesteko. 

Zapatuan, aipatu dudan ezkontzan, Loizate abadea izan genuen meza ematen Tabiran. Neskalaguna eta biok Tabirako bi elizak begiratzen geundenean (bi eliza, bata bestearen ondoan zeudenik ere ez genekien, bata XIII. mendekoa eta bestea XV.ekoa) umoretsu bota zigun: “zuek ere ezkontzeko lekua aukeratzen ala?” Ezkontza aspergarria izango ez zela susmoa izan nuen. Halaxe hasi zuen elizkizuna:            

– Gogoratzen duzue elizara etortzen zinetenean zer zen egiten zenuten ezer egin aurretik?

Batek baino gehiagok aitaren egin zuen eta besteren batek, aita gurea oso osorik ere errezatu zuen. Baina ez bata, ez bestea. 

– Hori da, ondo igarri duzue, meza hasi aurretik telefono guztiak itzaltzen zenituen. 

Loizatek umore onez hartu zuen eliza kontuetan batzuek zuten eskarmentu eza eta beste askok genuen ahanztura. Abadeak bazekien, gu elizara joaten gineneko garai haietan mugikorrak asmatu gabe zeudela. 

Julen Orbegozo kazetaria da

Artículos: 146
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

0 Comentarios

  1. Eneko Azkarate

    Fgaga Urbian eta Arantzazun egon zenekoa kontatzen da hemen, Pello Zabalak gaur Arrasate Irratian esana. http://goiena.net/albisteak/fraga-urbian-egon-zenekoa/

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados