Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Festa ala negarra?

San Agustin Kultur guneak antolatutako prentsaurrekora joateko gonbitea jaso genuen. Agerraldiaren helburua zen, Le Petit Theatre de Pain & Artedrama antzerki taldeak azaroaren 27an eskaini beharreko ‘Errautsak’ antzezlanaren nondik norakoak ezagutzea eta zuzendariarekin zein parte hartu dutenekin hitz egitea. Jasotako deialdian azaltzen ziren, eguna, tokia, ordua eta antzezlanaren mamia. Sinopsian horrela azaltzen zen, ???Hodei hil egin da. Gaztaroko lagunak, urteetan elkarren berririk izan gabe egon ondoren, Hodeiren hiletarako biltzen dira. Negarrak eta berriz elkartzearen emozioak eraginda, Hodeiren azken agurra garai bateko festa bihurtuko da. Festa basatia eta azkenean, gau eroa???.

Testua irakurtzerakoan, orain dela urte batzuk Cabo Verdera egindako bidaiaren oroimenak bururatu zitzaizkidan. Familia arrunt baten hiletan agertu ginen. Ez dakit zelan baina han azaldu ginen. Mendi tontorrera igo ondoren, handik gutxira herri txiki bat aurkitu genuen eta herriko etxe apal batean  agertu eta han, entzun genituen ama baten negarrak. Bere semea hil egin zen eta bere gorpua bertan zegoen etzanda. Aurpegia makilatuta eta janzki dotorea zeraman gazte gizajoak . Deskarga elektriko baten ondorioz, hilik suertatu zen. Gorpuaren aurrean familia osoa negarrez eta hemen Patxarana den bezala, han Groe deitzen den likor bat edaten hasi ziren. Guri ere frogatzeko eman ziguten baina ah, nolako zaporea!

Handik ordu batzuetara denak saltoka eta barrezka hasi ziren. Gaztearen familia eta inguruko auzotarrak gaztearen bizitza gogoratzen zuten bitartean, barrezka eta oihuka eta musika jarri zutenean… akabo! Dantzatzen, barre egiten eta konturatu ginenerako, inprobisatutako festa nagusi batean aurkitu ginen. Ene, zelakogiroa !

Gure lagun baten azkenengo orduak heltzen direnean erraz esaten da baina umore pizka batekin gogoratzea eta festa giroan agurtzea ondo dago, ezta? Tristura edo hutsune hori beti egongo da gure baitan baina jarraitu beharreko protokologoa, gehiegi izaten da batzutan. Orain dela urte batzuk, hildakoaren senarrak edo emazteak arropa beltzarekin ibili behar ziren denbora luzean. Bestela, nolako begirakuneak, mesedez¡

Isilgordeka eraman behar den kontua ematen du baina denborak aldatzen doaz. Bai. Nork esango ote zuen Euskal Liburu eta Disko azokan erotismoa izango zela gairik nagusiena? Garai berriak datoz, dudarik gabe.

 

Idoia Azkorbebeitia kazetaria da

Artículos: 141
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados