Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Desioak

Elkarri zorionak emoten amaitu dugu joan den urtea, berdintsu hasi oraingoa.  Zein zorion mota ordea? Urtearen azken egunean emakume bat hil zuen bere bikotekideak eta 2017ko lehen egunean bi erailketa matxistaren berri izan dugu.

Askotan esan dugu nazkatuta gaudela. Nazkatuta jarraitzen dugu, baina ez dugu etsiko, ez dugu amore emango. Jakin badakigu antolaketa patriarkalaren botere egitura ez dela erraz desagertuko; soldata ezberdintasunak, kristalezko sabaiak, mikromatxismoak, genero terrorismoa, interneteko eraso matxistak eta beste asko jasan beharko ditugu aurrerantzean ere.

Halere, Urte Berri honetarako hainbat oinarrizko desio ditugu feministok. Hona hemen Maria Castejón historialariak aipatzen dituen, eta neure egiten ditudan zenbaitzuk:

  1. Desioa. Bizi egin nahi dugu. Ez gaitzatela hil. Ez gaitzala inork bortxatu. Ez gaitezela beldurrez ibili kalean, bakarrik zein lagunekin goazenean. Ez gaitezela errudun sentitu erasoak jasaten ditugunean.
  2. Desioa. Hedabideek erantzukizunez eta konpromesuz eman dezatela indarkeria matxisten berri. Izan be, emakumeak ez dira hiltzen, hil edo asesinatu egiten dituzte. Ez zaizkigu hiltzaileen bizitza eta mirariak axola. Sensibilizazioa, heziketa eta prebentzioa interesatzen zaizkigu.
  3. Desioa. Hedabideetan emakumeen ahotsa entzun dadila. Esateko baterako, ETB edota Euskadi Irratiko tertulietan eta mahai inguruetan.
  4. Desioa. Politikari eta herri arduradunek benetako politika integralak martxan jar ditzatela, aurrekontuak murriztu barik. Ez da nahikoa konzentrazioetan azaltzea. Herri arduradunen benetako inplikazioa eta konpromisoa nahi dugu.
  5. Desioa. Soldata ezberdintasunak desager daitezela. Emakumeok lanpostuetarako aukera berdintsunak nahi ditugu, kristalezko sabai barik.
  6. Desioa. Testu liburuetan, literaturan, publizitatean, zinean…emakume aintzidariak, borrokalariak, boteretsuak eta dibertigarriak aurkitu nahi ditugu. Emakumeek ez dezatela ikustezin izaten jarraitu.
  7. Desioa. Geure buruarentzat denbora izatea. Etxeko lanaren eta ume zein nagusien zaintzaren ardura guztia geure bizkar ez izatea. Aske izan eta sentitzea. Dibertitu, ondo pasau, barre egin eta borrokan jarraitzeko indarra izatea.

Iraultza feminista izango da, ala ez da izango. Urte Berri on

 

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 167
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (4 votos, media: 4,75 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

2 Comentarios

  1. Marisa

    Ea desio edo gurari batzuk betetzen diren. Saiatu egingo gara behintzat.

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados