Banner en desktop Banner en moviles
Maristak Durango
Mañariko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
San Agustin Durango

Beldurrak airean… berriro

Albiste beldurgarriz josita
gabiltza aspaldion. Baina, diru eta
banku kontuek baino, gorputza
dar-dar jarri dit asteon heroína
gure kaleetara bueltatu delako
albistea. Orain dela hogeita hamar
urteko denborak ekarri dizkit
gogora. Berriro bueltatzerik nahiko
ez nituzkeenak.

Adin batetara ailegatzen
garenon artean, zoritxarrez, denok
dugu droga kontsumoaren
eraginez bidean gelditu zen
ezagunen bat, edo atzera bueltarik
ez duen puntu horretan geratu zen
lagunen bat. Oraingo gazteen
guraso garenok 80.hamarkadako
infernuak ezagutu genituen. Ondo
dakigu droga kontsumoa ez dela
desagertzen. Ezer egitekotan,
eboluzionatu eta aldatu egiten da,
azken finean errealitatetik ihes
egitea gizarte talde guztien
berezko gauza delako. Ez gara
orain hasiko droga batzuk besteak
baino okerragoak direla edo
mendekotasun oro droga dela
esaten. Horrenbeste badakigu???

Baina, munduko
herrialde txirotuenetan gertatzen
den moduan, krisi garaietan
drogarik merkeenak erabiltzen
hasten dira. Ekonomikoenak
izateaz gainera kalitaterik
txarrenekoak ere badira, eta
merkaturatzen direnean behin eta
berriz aizunduta (adulteratuta
edo???) heltzen dira
kontsumitzaileen eskuetara.
Drogak eragiten duen kalteari
eransten zaizkio orduan, dealer
edo ganbeluen esku artean
gehitzen zaizkion pozoiak.
Horretan ere, merkeena da
garestien irteten dena.

Argi dago lagunaren
eskarmentuak ez duela inor arazo
edo arriskutik babesten. Amak
semeari bere gaztaroko kontuak
azaltzen dizkio aurrekoen huts
egiteetan eror ez dadin; baina
semeak ez du berezko, gurasoei
esana egitea. Guztiz kontrara
egiten du, bera gaitz ororen salbu
dagoela eta edozein egoeretan
bere burua ondo zaintzen jakingo
duela pentsatuta.

Heroinaren kontsumoa gizarte
bazterketa egoeran zeuden
taldeekin identifikatuta izan dugu
beti. Ez dugu ahaztu behar
kontsumo masiboa trantsizio
garaiko krisi industrialarekin batera
hedatu zela; eta urteotan,
mendekotasunaren izurrite hori
ikusi izan dugu ihesa sindromeari ???
eta  maila sozialean dakartzan
ondorioei- lotuta.
Desindustrializazio prozesu
basatiak langabeziarekin batere,
kasu askotan ekarri zituen
pobrezia eta gizarte bazterketa;
eta, milaka dira horietara
guztietara irtenbiderik eza eta
etsipenetik ihes egiteko nahia
lortzen dituzten teoriak.

Oraingo krisi ekonomikoak
bestelako sorburua izan duela
jakin arren, orduko egoerara-edo
agian okerragora -eramango
gaituelako beldurrez bizitzen
hasiak gara oraingoan. Niri
behintzat, barruko izuak harrotu
zaizkit bortizki, hasieran esan
dizuedan albistea irakurtzean.

Galderak kolpatzen zaizkit
buruan eta beldurrak bihotzean.
Herri honek kolore guztietako
hotzak eta beroak probatuak
dituen arren, beldur naiz ez ote
ditugun alderdi txarrak nahita
ahaztu. Egon gaitezen erne.

Karmele Aurtenetxe Elorriaga kazetaria da

Artículos: 85
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados