Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Nekatuta

Izaten dira egun batzuk
nekeagatik, lanagatik,
alferkeriagatik, eguraldiagatik edo
ez dakit zer dela eta ezer egiteko
gogorik sartzen zaigula. Idazteko
ezer interesgarririk bururatzea,
lana egiteko gogorik ez, ezta
ikasteko baina bai ordea, oporrak
hartzeko eta hondartzara edo
mendira joateko. Gorputza
nekatuta sentitzen da eta
erremedio bakarra nire kasuan,
oporrak hartzea da. Ez dakit zuek
baina nik ikasturtea amaitzeko
gogo handiak ditut eta udako
oporrak noiz iritsiko direnaren zai
nago. Eta zertarako? Norbera erloju
barik ibiltzeko eta nahi dudana
egiteko, denboraren menpe ez
egoteko. Aitortzen dizuet, karibeko
erritmoa gustoko dudala. 

Nekatuta sentitzen garen sasoi
honetan zaila da inspirazioa
inondik ateratzea, eta orduan
 gure blokeoa alboan
dugunari kontatzen diogu: zera,
barikuak ustekabean harrapatu
nau, berriro. Ez dut astirik izan
udalekuan nire alabaren izena
emateko, ez dot ezkontzarako
arroparik erosi ezta deitu
sendagileari. Dena bizkorregi doa.
Ez da denbora luzea ikasteari utzi
niona eta han, laster emakume
heldu bat izatera helduko naiz.
Denbora aurrera doa eta urteak
ere. Tick-tack batean berrogei urte
bete ditut. 

Eta gaur egun, 40 urteko
norbait, esaterako gaztea dela
esan ohi da. Baina 20 urteko gazte
batentzat heldua zara eta “
señor, señora”
hitzak erabiltzen ditu zeozer
galdetu behar dizuenean. Gu
berriz, haserre. Gaur egun berrogei
urteko gurasoak, “guraso
gazteak”  dira.
Gaztetasuna norberaren
 espirituan dagoela eta
antzerakoak esaten dira eta uste
dut, arrazoi txiki bat ere baduela,
baina egoia esan gorputzak ez
badizu laguntzen. Akabo! Ez dago
zer eginik!

Ikasturtea amaitzeko astebete
geratzen zaigu baina dena
erabakita dago. Kurtsoa gaindituta
 nire alaba datorren
ikasturtean beste maila batera
joango da. Saskibaloia eta futbol
partidak amaitu dira eta ospatzeko
bazkari ederrak ere izan dira.
Azkena uste dut nire taldekoa izan
dela. Bertan, bakoitzarentzako
argazki eder bat. Paperezko irudi
handiak ziren, eta onak baino
gehiago landuak, gogotik
eginak. 

Etxera joan eta nire alabari
egindakoak ikusi nituenean,
konturatu nintzen ume izatetik
neskatila bat izatera heldu dela.
Urteak beraretzat ere pasatzen dira
edo ematen diren aldaketaz
ohartzen gara. Baina hain bizkor?
Bai. Hala da. 

“Zimur bat esperientzia
bat” esaten da. Ez dakit
zein den esaldiaren helburua baina
pozik hartzen dugu. Azken
urteetako eta gaurko argazkiak
ikusterakoan, aurpegiko zimurren
bat ere agertzen da eta orduan
gazteagoak ginela ohartarazten
gara. Berriro, adinak estaltzen!
Errealitatea asumitzea kostatzen
zaigu. Baina gaur egun
Photoshopen mirariei esker,
argazkietan gazteagoak ikusten
gara eta era berean, sentierazi ere.
Gaur egun modeloak eta horrelako
emakumeak photoshopa erabiltzen
dute. Beraiek ere zahartzen dira,
eh!

Idoia Azkorbebeitia kazetaria da

Artículos: 141
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados