Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Beldurra

“Neskatxa politen amek, mutil zantarren beldurre”, dio kopla zaharrak.

Aspaldikoa izango da kopla hau, nire amamaren amak be kantatzen zuen-eta.

Emakumeon bizimodua asko aldatu da gure arbasoen sasoitik ona. Pausu handiak eman ditugulakoan gaude berdintasun arloan, baina mutil eta gizon zantarren beldur gara oraindik be.

Atzo, pozarren nengoen Iurretan plazan dantzarien saioa ikusten. Neska eta mutil dantzariak aurtengoan. Bagoaz aurrera pentsatzen nuen neure kautan, ahalegina ez da alferrik izan, parekotasuna heldu da. Gogoeta gozo horretan murgildurik nengoen harik eta mezu bat jaso nuen arte. Mezuan, goizean Durangon izandako sexu erasoaren berri eman zidan lagun batek. Handik laster kontzentraziorako deia beste batek. Zer da hau? Noiz arte baina? Indarkeria matxista hau ez ote da inoiz amaituko?

Egunero ogia dirudi honek. Heriotzak maizegi, atzo Madrilen eta Valentzian. Erasoak oraintsu Bilbon, Getarian, Tolosan…eta Durangon. Ai ama!.

Gizonen erasoak mendeetan jasan ditugu. Gure aurretiko emakume asko sutan erre zituzten inkisidoreek, Zugarramurdin zein Durangon, sorginak zirela esanez. Eliz gizon asko etsai izan ditugu mendeetan, baita eliz gizonak ez direnak ere.

Zer dugu bizitza gure erraietan sortzeko gai garen emakumeok gizonengandiko hain errespetu gutxi merezi izateko? hainbesteko mespretxua jasotzeko?  Zer dauka 27 urteko mutil batek bere barnean sexu eraso bati ekiteko?.

Protesta eta aldarrikapenek zerbaitetako balioko dutelakoan,  urteak daramatzagu ostegunero Andra Mariko elizpean pankarta atzean. Urtero antolatzen ditugu ekintzak arazoaren 25ean eta matxoaren 8an baina, erasoak gertatu direlako berriak entzutean inpotentzia, ezintasuna eta etsipena sentitzen ditugu.

Heziketak emakumeon egoera aldatuko zuen itxaropenean be bizi izan gara luzaro. Egia esan heziketak ate asko zabaldu dizkigu. Neurri baten, bazterkeriarako giltza den ezjakintasunetik libratu gaitu. Baina zoritxarrez heziketak ez gaitu oraindik indarkeria matxistatik libratu. Badugu zer jorratu arlo horretan be.

Halan da ze, gizon zantarrak solte dabiltzan bitartean, ZUTIK EMAKUMEOK.

Indarkeria matxistaren aurrean: ezin dugu etsi, baizik eta borrokari eutsi, bihar edo etzi. benetan gura badugu, askatasuna jadetsi.

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 167
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

0 Comentarios

  1. Nora

    2014ko indarkeria matxistaren lehen biktimaren berri izan dugunean, berriro be; inpotentzia, tristura eta beldurra sentitu ditugu. Noiz arte bizi behar dugu emakumeok honela? Nahikoa da. Ea gai garen lakra honi aurre egiteko. ETxean, eskolan, kalean…parekotasuna landuz ahalegindu gaitezen ekitatea lortzen.

    Deja una Respuesta
  2. Nora

    2014ko indarkeria matxistaren lehen biktimaren berri izan dugunean, berriro be; inpotentzia, tristura eta beldurra sentitu ditugu. Noiz arte bizi behar dugu emakumeok honela? Nahikoa da. Ea gai garen lakra honi aurre egiteko. ETxean, eskolan, kalean…parekotasuna landuz ahalegindu gaitezen ekitatea lortzen.

    Deja una Respuesta
  3. CARMEN

    Heziketa funtsezkoa da, bai eskolan, baita familian ere.

    Deja una Respuesta
  4. CARMEN

    Heziketa funtsezkoa da, bai eskolan, baita familian ere.

    Deja una Respuesta
  5. nora

    gizon zantar gehiegi dabil solte, hori da txarrena. Atzoko erasotzailea ere laster egongo da solte, honezkero ez badago.

    Deja una Respuesta
  6. nora

    gizon zantar gehiegi dabil solte, hori da txarrena. Atzoko erasotzailea ere laster egongo da solte, honezkero ez badago.

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados