Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Atxarte eta Atxa-txiki

Ume eta ikasle ginela, Iurretako Maiztegi Herri Eskolako geletako leiho zabaletatik, Durangaldeko mendiak ikusten genituen. Garai hartan ez nuen besterik ezagutzen, baina denborarekin konturatu naiz, inguru hartan bizi ginenentzako eskolara joateko lekurik onenetakoa izan zitekeela: etxetik gertu, baina inguruan etxerik gabe; kotxe gutxi eskolara bidean; eta espazio zabala bertan jolasten arratsalde-pasa geratzeko. Horri guztiari hasieran aipatuta ditudan bista ederrak ere gaineratzen dizkiot orain. 

Oraindik mendira guraso gabe joateko adinik ez genuenean, Joxe Mari irakasleak lezio probetxugarria erakutsi zigun. Temati jardun zuen, guk guztiok Durangaldeko mendi gehienen izenak kasketan sartu genituen arte. Leihoetako kristaletatik mendietara begira jarri eta errepikatzen hasten ginen, eskumatik hasi eta ezkerreraino: “Zornotza gaineko puntatxoa, Gainzorrotz; gero Mugarra; Eskubaratz; Untzillaitz; Haitz-txiki eta Alluitz, Anboto alboan; eta hango bestaldeko bazterrean, Udalaitx”. Horrela esaten genituen eta horrela idazten ditut nik gaur. Gero, behin kalera atera ostean, eskola atzealdean zeuden Iurretako tontorrak ere ikastera joaten ginen: Gallanda (ikurrina bat dauka gaur egun); horren alboan, Arakaldo (Joxe Marik gogoratzen ez dudan beste izen bat jarri zion, ia zuek esaten diedazuedan beste izen hori) eta bien atzean, Oiz.

Gerora, leku-izen eta toponimoak aztertzeko zaletasuna hartu nuen. Aztertu baino, azterketen emaitzak eta lingüistek egiten zituzten  hipotesiak entzutea gustatzen zait. Konturatuko zineten, Durangaldearen hegoaldean muga fisikoa egiten duten mendi gehienek “haitz” hitza-elementua daukatela euren izenetan. Mugarra eta Anboto dira salbuespenak. Mugarrakoarekin badut neure hipotesia, baliteke nonbaiten entzuna izatea, nahiko ebidentea, baina hipotesia azken finean: Mugarra, Durangaldea eta Arratiaren arteko muga-harria. 

“Haitz” erro hori ere Abadiñon dauden Atxarte (Haitz-arte) eta Atxa-txiki (Haitz-txiki) zonaldeetan topatu ditzakegu. Bi leku horiek Durangaldearen aktualitatera itzuli zaizkigu. AHTren obretatik atera eta soberan dagoen lurra hortxe uztea erabaki dute Abadiñoko Udalak eta ADIFek, bi leku horietan zeuden harrobiek utzitako zuloa tapatzeko. Eta albistearekin, bistakoa den galdera bururatu zait: zein izan da lehenago, oilo batetik ateratzen den arrautza edo arrautza batetik ateratzen den oiloa? Alegia,  zeinek dauka zuloa tapatzeko behar handiagoa, ADIFek, ez daukalako soberakinak uzteko tokirik; edo udaletxeak, behingoz, Atxarte atontzeko garaia heldu dela konturatu delako.  

Julen Orbegozo kazetaria da

Artículos: 146
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados