Banner en desktop Banner en moviles
Mañariko Udala
FP Zornotza
Maristak Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Aitite hil da

Indarra izan duen bitartean, bizitzari gogor ebatu ostean hil da. Zaharren egoitzako ohe hidraulikoan hil da, morfinaz lepo, heriotzaren aurkako borrokak azala eta giharrak agortu dizkion ostean. Azkeneko arnasak hartzeko ahoa irekita pasa ditu azken egunak, oxigeno apurrak gora eta behera ekarriz, eta azkenean, munduari, bizitzari, naturari kontra egiteaz ere nekatuta joan da. Joan zaigu, baina berak utzitakoak iraungo du, gu bizi garen bitartean behintzat.

Aititeren ilbeheraren errua transistore batek izan zuen; edo espaloi baten egindako ezusteko aldapatxo batek. Ogirik gabe bizitzea lortuko zuen aititek, hori uste dut, baina irratia entzun gabe berehala zoratuko zenaren susmoa dut. Ohera sartu eta transistorearen jarioa entzuten zen alboko logelan ere, aspaldi gortuta zebiltzan eta. Egun hartan transistorea apurtu zitzaion eta berria erostera joan zen lagun batekin. Espaloi baten estropezu egin, lurrera erori eta femurra hautsi zuen. Lurretik altxatu zen, baina transistore hark, edo espaloiaren aldapatxo hark, aulki batera lotu zuen bizi osorako. Gero, bizi osoan zehar alboan izan zuen txakurra ere hil zitzaion.

Burgostik etorritako igeltsero bilbotartzat nuen aitite. Txapela janzten zuen; belarrimotza zen. Basconcillos del Tozo herritik lan bila etorri zen Euskal Herrira, Espainiako Gerra Zibilean parte hartu ostean. Lehenengo Gasteizera eta ostean Bilbora. Zazpi seme-alaba izan zituen, tartean, neure ama, Bilboko Alde Zaharreko Somera kalean jaio zena. Urte batzuk beranduago, Nerbioi ibaiko beste bazterrera joan ziren bizitzera, Dos de Mayo kaleko pisu batera. Emaztea, Burgostarra ere, goiz hil zitzaion. Nik neuk ere ez nuen neure amama ezagutu.

Garai harek gogoratzen ditudanean frankismo garaiko filmak etortzen zaizkit burura, 50 eta 60 hamarkadakoak. Zuri beltzean imajinatzen dut neure aititeren bizitza, García Berlangak idatzitako istorio baten modukoa, frankismoari trufa nondik egiten zitzaion erakusten ziguten film horietakoa. Dramatikoa, ironikoa, xelebrea; hori guztia zuri beltzean, txapela buru barruraino sartua, Nerbioi zikinaren bazterrean gertatutako istorioak.

Bilbon zuen bizilekua, baina Burgosera jotzen zuen ahal zuen guztietan. Oporretan Burgos aldeko zanbait herritan aste franko igaro nuen berarekin. Basaranak jaso eta Patxaran goxoa egiten zuen urtero. Nire hezkuntzan ere izan zuen zeresanik. Mendizalea zenez txangoak egitera eramaten ninduen sarri gara hartan, umea nintzela. Ahoa zabalik geratzen nintzen bere kontakizunak entzuten. Guztia janzten zuen heroiez eta mitoz; edo nik janzten nuen. Bukatu da bere hilbehera. Orain, laster, ilargi betea izango dugu gure bihotzetan, berarekin gogoratzen garen bakoitzean. 

Julen Orbegozo kazetaria da

Artículos: 146
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

0 Comentarios

  1. arnatza

    Hunkigarria eta benetan omenaldi polita da.
    Eskerrik asko Julen

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados