Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Sexismorik gabeko soinuak

Ezin asmaturik gabiltza indarkeria matxistari zelan aurre egin. Ahaleginak egiten ditugu. Gomendioak ere heltzen zaizkigu. Halan zein holan, indarkeria hortxe dugu. Eraso sexistak ohikoak dira gure inguruan. Heriotzak ere bat baino gehiago, zoritxarrez.

Gaur trenean, neska gazte bi, irakasleak itxuraz, gai honetaz ari ziren. Belarria jarri dut eta nerabeek abesten dituzten kantek indarkerian izan dezaketen eraginari buruz ari ziren.  Haien ustez, negargarriak dira zenbait abestiren letrak eta zerbait egin beharra dagoela esaten izan dute;  “Bizi garen gizarte matxista honetan, tabernetan horrelako musika jarriz gero, gazteei ideia matxistak bidaltzen zaizkie, emakume eta gizonen berdintasuna aldarrikatu beharrean”.

Atoan, Agusen zutabea etorri zait burura. Izan ere, berak aipatu duen bezala Emakundetik musika eta abestiei buruzko gomendiok iradokitzen dira Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri Agus ez dago ados, antza. Zenbat buru, hainbat aburu.

Edozelan be, Emakunde ez da izan gai honi heldu dion bakarra. Esate baterako Café Tacvba talde mexikarreko kideek, publikoak ‘La ingrata’ abestia jotzeko eskatu arren, euren kantu arrakastatsuenetakoa jotzeari uko egin diote, abestiak sustatzen duen indarkeria matxistaren aurkako kontzientzia garatu dutelako urteotan: “Askok esango dute kantu bat baino ez dela, baina kantuak kultura dira eta kultura horren eraginez jende batek sentitzen du beste norbaiti erasotzeko baimena duela”.

Egia esan, ‘La ingrata’ abestiaren letra ez da txantxetakoa

“Balazo pare bat oparitu beharko dizkizut, min egin dieza

Eta gehiago ez zaitudalako nirekin izango triste nagoen arren,

zurekin izango naiz zure hiletan”

Pentsatzen jarriz gero, nork ez du abesti matxistaren kantatu? Gure gazte garaian ‘El preso número 9’ erdi emozionaturik abesten genuen, harik eta konturatu ginen arte, zer ari ginen ozenki esaten:

“La maté si señor, y si vuelvo a nacer yo la mato otra vez.

… Padre no me arrepiento…”

Abesti bat baino ez da, halere, tantaka tantaka barneratu egiten ditugu mezu sexista horiek, eta gero gerokoak. Pausoak eman beharra dago berandu baino lehen, nik uste. Bide horretatik, Emakundek emandako urratsa, gabeziaren bat ikusten diodan arren (200 abestitik  24 kanta baino euskaraz ez izatea), garrantzitsua iruditzen zait. Eraginkorra izango den ala ez, geroak esango du.

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 167
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (8 votos, media: 3,75 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

3 Comentarios

  1. durangar2

    Jada “el culo” buruz irakurri dugu, orain ezer idazten duzun “las témporas” buruz ikusiko dugu

    Deja una Respuesta
  2. Anabel

    Bai egia da abesti batzuen letrak emakumeen kontrako indarkeria bultzatzen dutela. Txarrena da lehen ez ginela konstzienteak. Gaur egun zorionez hasi gara konturatzen. Hausnarketeri esker ezinbestekoa den kontzientzia jarrera horiek ekiditea badoa zabaltzen. Normaltzat ez hartzea lehenengo pausua da. Gero letra horiek baztertzea ondo legoke min handia egiten dutelako, nik uste.

    Deja una Respuesta
  3. Karmele

    Erabat ados, zerbait egin behar dugu bai; gimnasian noizbait musika matxista jasan izan dut, baina berriz jartzen badidate, ez naiz ixilduko

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados