Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Mozorroak eta mozoloak

“Jo zortziko karnabal ai tanbolintero

jendeak jakin da(g)ian zer datorren gero

aratusteak dira  sei egunez edo

jai egiteko onak gura izan ezkero”

Letra hau jarri zion Unai Iturriagak orain dela zenbait urte, Ander Ertzillak sortutako musikari. Harrezkero Durangoko Surrandi konpartsako kideak urtero irteten dira kalea Trikitilari, Txistulari eta Durangoko Bandaren musika hotsean. Aurreko egunetan bakoitzak bere aurpegiaren neurrira egindako sudur luzedun karetak jantzita, puxika eskuan, ondo pasatzeko gogoz eta herritarrak alaitzeko eta astintzeko asmoa izaten dute.

Durangoko aspaldiko pertsonaia hauen mozorroak ostera, ez dauka dendetan saltzen direnen antz handirik. Surrandi mozorro edo disfraz hau merkea izateaz gain, unisex motakoa dela esango genuke. Dendetan saltzen direnak  aldiz, gero eta sexismo karga handiago dakarte, nik uste. Zelanbait esateko,  genero bereizketa nabariagoa.

Aurten deigarrienetariko bat: “enfermera sexy” (niñas 4-6 años) mozorroa iruditu zait. Badago gama bereko suhiltzaile mozorroa ere, takoidun oinetakoekin su itzalgailu bat zapaltzen, eta jarrera sexy samarrean agertzen da neskatoa iragarkian. Katea luze samarra da eta zenbait gurasok disfraz hauek haurren hipersexualizazioa bultzatzea salatu dute.

disfracesHonekoak ikusita, niri zera datorkit burura, aratusteetan jai giroa ez eze, neskatoak txiki-txikitatik objektu gisa agertzea ere bultzatzen ez ote den. Izan ere, neskatoei honelako mezu argia ematen zaie mozorrookin: “Aratusteetan ere ederrak eta erakargarriak izan zaitezte” «Ederrak, mutilen desira heterosexualarentzat»

Egia esan, patriarkatuak mila aurpegi ditu, eta karnabaletan, mozorro azpitik baino ez bada ere, emakumeenganako bere asmo zapaltzailea erakutsi egiten digu.

Gogogoratu behar gainera, neskato eta emakumeen kontrako sexu gehigikeriak maizegi gertatzen diren herri honetan, erasotzaileak han-hor-hemen libre dabiltzan gizarte honetan, erasotzaile mozoloek karnabaletan ere ez dutela oporrik hartzen; aitzitik jai giroaz baliatzen dira heuren egitekoak burutzeko.

Halan zein holan, bidea luzea, latza eta sexismoz betea den arren, ea  aratuste hauek “jai egiteko onak” izatea lortzen dugun.  Erasotzaile mozolo halakook berriz, argi ibili eta gogoratu: kaleak eta gauak, aratusteetan ere, denonok dira.

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 167
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (5 votos, media: 4,40 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

1 Comentario

  1. Felix Zubiaga Legarreta

    Marisa, ikusi apur bat nondik dabiltzan zure ardurak eta beste askorenak. Ardurok une askotan bardintzen doguzanez, heuretan euskera eta emakumearen nortasuna, laster argitaratzen dot “Amaren etxea” izena daroan liburua. Durangoko Azoka baino lenago kalean izango da. Igez lez, erregaloz emongo deutsedaz ale batzuk Nabarralde eta Jaurlaritzakoei behenipehin. Berreun ale ateraten dodaz bakoitzean, denak ere erregaloz emotekoak dira. Sarritan nori emon izaten dot arazoa. Ba, jakin daizun. Idearen bat ba dozu, orain badakizu hemen nago, amaren bidea ere aztu barik. Ondo izan.

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados