Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Miren Amurizak irabazi zuen III. Kopla Txapelketa

Miren Amurizak irabazi zuen III. Kopla Txapelketa

Miren Amuriza berriztarrak irabazi zuen Durangoko Bertso Eskolak antolatutako III. Kopla Txapelketa. Plateruena Kafe Antzokian izandako lehiaketak bi ordu inguru iraun zuen eta ekitaldiko epaileak Durangaldeko sei bertsozale izan ziren, hauen erabakia inguruko ikusleek emandako iritzian oinarritzen zela.

Ostiralean izandako saioan bi taldetan banatutako zortzi bertsolari lehiatu ziren; alde batetik Areitistak eta bestetik Mardaristak. Areitisten taldea iazko irabazlea Unai Iturriaga, Txaber Altube, Miren Amuriza eta Garikoitz Sarriugartek osatzen zuten eta Mardaristena berriz Igor Elortza, Aitor Bizkarra, Gorka Lazkano eta Peru Madalenak. Aurkezle lanak Itxaro Juaristi eta Magali Camarerok bete zituzten eta musikaria Josu Zabala izan zen.

Hainbat proba egin eta gero Areitistak egin zuten aurrera eta buruz-buruzko azken probarako Amuriza eta Iturriaga sailkatu ziren. Azkenen Amuriza izan zen txapelketako irabazlea eta amaieran ‘txapalaterue’n ordez bera ‘txapalaterie’ zela aldarrikatu zuen.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados