Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Merkatari nahiz bezeroek gaztelaniaz mintzatzeko ohitura dute Durangon

Merkatari nahiz bezeroek gaztelaniaz mintzatzeko ohitura dute Durangon

Bai merkatari nahiz bezeroek beti edo gehienetan gaztelaniaz mintzatzeko ohitura dute, eta salerosketa tratuan euskararen erabilera merkatarien %32ra eta bezeroen %18ra mugatzen da. Irabazi asmorik gabeko ITG taldeak, Durangoko Udaleko Euskara Zerbitzuaren laguntzaz, merkatariei euskararen erabileran gainean eginiko inkestaren datuak eskaini ditu gaur goizeko prentsaurrekoan.

Galdeketa honetan Durangon dauden 503 merkatalguneetatik 188 merkatarik parte hartu dute eta kaleetan bizi den euskararen egoera islatzen du. “Argiago ikusten da oraindik merkatariek beraien artean erabiltzen duten hizkuntza  ohitura zein den”, adierazi dute egitasmoaren bultzatzaileek.

Izan ere, %68 beti edo gehienetan gaztelaniaz mintzatzen da beraien komunikazioetan, eta %14 besterik ez euskaraz. “Datu hauek argi erakusten dute gaur egun gaztelaniaren erabilerak egoera hegemonikoa bizi duela Durangoko kaleetan”, azpimarratu dute.

Zentzu honetan, “argi ikus daiteke Durangon euskararen erabilera bultzatuko dituen hizkuntza politikak beharrezkoak direla bi hizkuntzen arteko elkarbizitza normalizatze aldera”.

Inketa honetan parte hartu duten merkatarien %75 gai kusten da eguneroko zerbitzua euskaraz emateko. Kopuru beretsuak aitortzen du gainera euskarak beraien lanean duen garrantzia 7tik gorako puntuazio batekin.

Datu hauek argitaratzeko prentsaurrekoa eman dute gaur goizean Durangoko Udaletxean. Bertan, Aitziber Irigoras alkate andrea, Eusko Jaurlaritzako euskera sustatzeko zuzendaria, Jokin Azkue; ITG taldeko zuzendaria Eneritz Iza eta Guillermo Oarbeaskoa, Dendak Bai merkatarien elkarteko presidentea izan dira.


“Lehenengo hitza, euskaraz”

Durangoko alkate andreak esan duenez, “60 eta 70 hamarkadetan Durangon gertatzen zena berreskuratzea da gure asmoa; hau da, gure amama-aititek denda batera joaten zirenean lehenengo berba euskaraz zen. Horixe da berreskuratu behar duguna: lehenengo berba euskaraz izatea”.

Egoera honi buelta emateko asmoz, eta euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin, iazko irailean jarri zen martxan Durangon ‘Salerosketak be, euskeraz’ egitasmoa. 144 merkatalgunek bat egin dute ekimenarekin, 230.000 txartel baino gehiago banandu dira urte osoan zehar, eta sei iPad zozkatu dira. Kanpaina durangon.com egunkari digitalaren babesarekin burutu da.

Euskara hutsean erosketa tratua egiten duten bezeroei edo horretan ahalegintzen direnei, zozketa baten parte hartzeko txartel bat luzatu zaie. Hilabete birik behin euskarazko aplikazioak dituen tablet elektroniko bat zozketatu da parte hartzaile guztien artean.

“Harrera oso ona jaso dugu lehen urtean bai merkatarien aldetik eta baita herritarren partetik ere”, azaldu du Eneritz Izak, ITG taldeko zuzendariak. Datorren urtera begira, egitasmoa barriro ere martxan jartzea espero dute bultzatzaileek. Kanpainan hartu duten merkatarien kopurua areagotu eta euskararen erabilera indartzea espero dute datorren urtera begira. 2014ko inkesta, ordea, herritarrei zuzenduta izango da.

 

DURANGON. Durangoko albisteak

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados