Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia

Martzaatarren leinua ezagutzeko bisitak antolatu ditu Gerediagak, ‘Astola’ren 13. zenbakiaren harira

AtxondoMartzaa
Domekan Atxondonoko Martzaa auzora egingo den bisita gidatua 11:30ean abiatuko da Apatamonasteriotik.

Durangaldeari lotutako ikerketa gaiak eta historia lantzen dituen Astola aldizkariaren 13. zenbakia kaleratu berri du Gerediaga elkarteak. Argitalpenean, besteak beste, ‘Los Marzana en la Edad Media’ izenburua duen erreportajea argitaratu du Bilboko Eleiz Museoko zuzendaria den Jose Manuel Gonzalez Cembellinek.

Artikuluan Atxondo bailaran bizi ziren Martzaatarren inguruko xehetasunak ematen ditu Gonzalez Cemebellinek, leinu horretako kideen ardura nagusia Gipuzkoarekiko mugan merkataritza trafikoa kontrola izatea zela.

Historiaren atal hori argitzeko, Gonzalez Cembellinek gidatutako bisita prestatu du Gerediaga elkarteak bihar goizerako. Gaztelaniaz egingo den bisitaldian, auzoa eta leinuaren inguruko azalpenak emango ditu eta San Martin eliza bisitatuko da. Ekitaldiak ordu eta erdiko iraupena izango du.

Parte hartu nahi dutenek Apatamonasterioko oinez bidearen (bidegorriaren) sarreran bilduko dira 11:30ean. Bertaratzen direnek 5 euro ordainduko dituzte eta horren truke Astola aldizkariaren ale bat eskuratuko dute.

Doliwa eta Ercilla

Gonzalez Cembellinek idatzitako artikuluaz gain, beste zortzi erreportaje agertzen dira Astolaren zenbaki berrian.

Txelu Angoitiak testua jarri dio ‘La mirada del alemán. La fotografía de Ricardo Doliwa’ erreportajeari; Marisa Barrenak ‘Alfabetatze euskalduntze mugimendua Durangaldean’ artikulua idatzi du;  Tabira Musika Bandako zuzendaria den Luis Orduñak ‘Bartolomé de Ercilla Rementeria. La olvidada banda sonora de Durango’ izenburua duen idazlana aurkezten du; eta Mikel Onaindiak ‘De Ezkurdi a Etxezarreta. El arte contemporáneo en Durango’ artikulua idatzi du.

Markel Onaindiak Iurretako eta Elorrioko kofradien berri ematen du ‘Kofradiak gaur egun’ erreportajean; 70. eta 80. hamarkadetan argitaratzen ziren aldizkariei buruzko ‘Paperezko Hitzak. Durangoko aldizkariak’ artikulua idatzi Joseba Gorostizak; ‘Los buitres leonados en el Parque Natural de Urkiola’ erreportajea landu du Iñigo Zuberogoitiak; eta ‘Kirikiño eta Montejurra. Gudariak eta erreketeak Durangaldean’ gaia landu du Iñaki Goioganak.

13. zenbakia salgai dago dagoeneko Gerediaga elkartearen bulegoan (Larrasoloeta, 3) zein Durangoko Arteka, Hitz, Urrike eta Etxebarria liburudendetan; Iurretako Urkin; Elorrioko  Kamikopiak eta Ilargin; Abadiñoko Arrinda Estankoan eta Petiten; eta Berrizen  Etxebarrian eta Amalurren.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados