Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala Sanfaustos
Durangaldea Berbalagun
Mangamore
San Agustin Kultur Gunea Durango
EUSKADI LITERATUR SARIA

Leire Bilbao: “Literatura ez da diruagatik egiten den zerbait”

Leire-Bilbao-Xomorropoemak‘Xomorropoemak eta beste piztia batzuk’ liburuagatik Euskarazko Haur eta Gazte literatura atalean irabazitako saria ez da aurten lortutako bakarra, apirilean Zarauzko Udalak emandako Lizardi Saria jaso baitzuen ‘Pikondoaren balada’ ipuinagatik.

-Idazle batzuentzat liburu bat argitaratzea saria da, baina zure kasuan hiru liburu eta bi sari eskuratu dituzu azken hilabeteetan. Pozarren egoteko modukoa ezta?
-Esan behar dut ‘Xomorropoemak eta beste piztia batzuk’ eta ‘Piztipoemak eta beste xomorro batzuk’ proiektu bereko bi liburu direla. ‘Xomorropoemak…’ ume txikientzat egindakoa da, umeek literaturarekin duten lehenengo kontaktua poesiarekin dela uste dudalako eta beraientzat erabiltzen ditugun kantak, asmatzen digun hitzak, aho-korapiloak… poesia hutsa dira. Eta gero, umeak nagusitu ahala, irakurtzen hasten direnean, narratiba ematen diegu eta beraientzat eginda dago ‘Piztipoemak…’. Baina sinetsita nago, poesia zero urtetik 99 urte bitartekoentzat dela.
Bestalde, iazko abenduan aurkeztu eta aurtengo udaberrian argitaratutako ‘Pikondoaren balada’ ipuinagatik Lizardi Saria eman zidaten apirilean.

-Irakurzalea zarela eta ia-ia ohartu gabe argitaratzen hasi zinela diozu. 2006an argitaratu zenuen lehen liburua eta hamika urtetan beste 19 lan kaleratu dituzu.
-Ni oso umetatik izan naiz irakurzalea eta txikitan hasi nintzen testu laburrak idaztean eta herriko zein hango eta hemengo lehiaketetara aurkezten… Sariak irabazten nituen  baina gero, unibertsitateko ikasketekin hasi nintzenean, sortzeari utzi nion eta idatzi barik egon nintzen hainbat urtetan. Karrera amaitu eta gero berriro ekin nion nire benetako bokazioari eta 2006an liburuak publikatzen hasi nintzen.

-Eta gainera zure burua ez duzu idazle profesionaltzat.
-Hala da. Nire afizioa eta ofizioa ez dira gauza berdinak. Ez da erraza burua lan kontuetatik aldendu eta txipa aldatzea, kontuan izanda nire lanak literaturarekin zerikusirik ez duela.
Euskadi Literatura Saria urte askotan egindako lanaren errekonozimendua da. Baina, kulturatik orokorrean eta batez be literaturatik bizitzea oso zaila da. Egia da, dena dela, honelako sariek jende askori bultzada ederra ematen dietela, baina liburuak, diskoak eta bestelakoak argitaratzeko sartu behar diren ordu pila sarritan ez dira kontuan hartzen eta ez dira dirutan ordaintzen, inolaz ere ez. Ni neu ez naiz kexatzen, baina literatura ez da diruagatik egiten den zerbait.

-Haur eta gazte literatura eta helduentzako poesia landu dituzu batez ere, baina “literaturarekin jolastea” gustukoa duzula diozu. Beste estilo batzuk probatzeko irrika duzu?
-Inplizituki egiten ari zara eta nobela noizko galdera? (ja, ja).

«‘Begira, Mokotxiki’ deituriko album ilustratua aterako dut Azokarako»

-Nobela, saiakera… beste aukera batzuk ere badaude.
-Ni neu poesia zalea naiz, poesiarekin hasi nintzen idazten eta uste dut poesia idazten amaituko dudala batez ere. Dagoeneko lau poesia liburu argitaratu ditut, bi nagusientzako eta beste bi txikientzako, eta beste guztiak narratibazkoak dira. Baina  neu poesia zalea naiz eta hori da nire esparrua.

-Azken sei urteetan ez duzu ezer argitaratu irakurle helduentzat.  Haur eta gazte literaturan espezializatu zara?
-Zerbait idazten banabil baina liburu bat aurkeztu aurretik hilabete asko pasatzen dira askotan eta egin behar den bidea luzea da. Ez dakit noizko izango den.

-Idazleok beti izaten duzue idatziren bat eskuartean. Zertan zabiltza une honetan?
-‘Begira, Mokotxiki’ deituriko album ilustratua aterako dut Azokarako, bai ‘Xomorropoemak…’ eta ‘Piztipoemak…’ zein ‘Pikondoaren balada’ liburuentzat marrazkiak egin dituen Maite Mutuberriaren ilustrazioekin. ‘Mokotxiki’ hizkuntza txikien aldeko alegoria bat da.

-Gaztaroan ahozko zein idatzizko bertsolaritzan jardun zinen. Baliogarria izan zaizu idazketarako orduan lortutako teknika?
-Gaztetan bertsogintzan ibiltzea guztiz baliogarria izan da nire ibilbidean. Ipuintxoak idazten eta bertsotan hasi nintzen gaztetan. Ahozko tradizioa eta euskal literaturaren tradizioa maite ditut eta hortik eta horren engranajeetatik ikasi dut. Nire eginbeharra tradizioan oinarritzen da eta bertan agertzen diren animaliak berbetan jarri ditut. Literaturan animaliek era erraz eta jostagarrian hitz egiten dute umeentzat eta ni, liburuen bitartez, tradizio hori gaurkotzen saiatu naiz.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados