Banner en desktop Banner en moviles
Mañariko Udala
FP Zornotza
Maristak Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Iurretako Udalak dirulaguntzak emango ditu modalitate guztietako kultur sorkuntza sustatzeko

Iurretako Udalak modalitate guztietako sorkuntza sustatzeko eta “garrantzi  berezia duten eta Iurretako ondare historiko eta kulturalarekin lotura duten proiektuak” diruz laguntzeko helburua duen ‘Sormen Iurreta’ deialdia egin du. Ekimen horretarako 6.000 euro bideratu ditu eta banaketa norgehiagoka bidez egingo da.  

Araudi honen bidez, laguntza ekonomikoa eman nahi zaie 2023an hainbat diziplinatan sorkuntza-proiektu espezifikoak garatu nahi dituzten partikularrei, partikular-taldeei edo elkarteei.

Dirulaguntza jaso dezaketen lanek zerikusia izan dezakete literaturarekin edo ilustrazioarekin, sorkuntza eszenikoarekin, ikus-entzunezkoekin, erakusketa edo argazki-konpilazioarekin, musikarekin edo kultura-proiektuekin.

Helburua izango da, halaber, garrantzi berezia duten eta Iurretako historia- eta kultura ondarearekin zerikusia duten diziplina horietako proiektuak lagundu ahal izatea.

Kasu  horretan, ez da beharrezkoa izango sortzaile eskatzailea edo eskatzaileak udalerrian  erroldatuta egotea, edo elkartea udalerrian inskribatuta egotea.

Balorazio-batzordeak  ondorioztatzen badu aurkeztutako proiektua erlazio berezikoa dela Iurretan, eta udalerriko  historia- eta kultura-ondarearekin lotura duela, deialdi honetan onartutako gainerako  proiektuak onartu eta lehian hasiko dira.

Deialdian, eskatzaile edo kolektibo bakoitzeko proiektu bakarra onartuko da.

Eskabidea,  behar bezala beteta (I. eranskina), egoitza elektronikoan aurkeztu daiteke ekainaren 26ra arte. Halaber, Iurretako Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan aurkeztu ahal izango da (Bidebarrieta kalea 5).

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados