Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Etxeko olioa batzeko sistema berria jarri du Udalak

Etxeko olioa batzeko sistema berria jarri du Udalak

Berrizko Udalak etxean erabilitako olio bilketa hobetzea erabaki du eta horretarako sistema berria jarri du. Eko3r enpresak garatutako hiru makina jarri dira Udaletxe aurrean, Geltoki kalean eta autopista azpian, hurrenez hurren. Sistema berri honekin, urteko egun guztietan eta 24 orduz olioa jasotzeko aukera izango dute herritarrek.

Udal arduradunek azaldu dutenez, orain arte hilean behin herriko hiru puntutan eta ordu jakin batean egiten zen bilketa. ???Erosoagoa izango da sistema berria herritarrentzat???, aurreratu du Javier Azpitarte alkateak.

Egitasmoa aurrera eramateko, olioa batzeko pote berezia banatuko zaie berriztarrei aste honetan. Potea bete ahala makinan utzi eta makinak berak garbitutako pote berria bueltatzen du. Makinek, gainera, GSM-GPRS deritzon sistema bat dute eta unean uneko edukiontzien egoeraren berri jaso dezake udalak.

Gorka Camara, Hirigitza zinegotziak gogoratu duenez, 2001. urtetik batu du udalak etxeko olioa. Iazko datuen arabera 777 litro batu ziren eta 493 pertsonek erabili zuten zerbitzua. Sistema berri honekin, ordea, urtero litro bat pertsonako  batzea espero dute.

DURANGON. Berrizko albisteak

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados