Banner en desktop Banner en moviles
Mañariko Udala
FP Zornotza
Maristak Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Durangoko Azokaren historia batzen duen liburua aurkeztu du Gerediaga elkarteak

Durangoko Azokaren historia batzen duen liburua aurkeztu du Gerediaga elkarteak

Gerediaga Elkarteak Durangoko Azokako 50 urteetako ibilbidea jasotzen duen liburua aurkeztu du eta kaleratu berri duen lana ezagutzera emateko ekitaldian egileetako bi izan dira, Jesus Mari Arruabarrena eta Txelu Angoitia hain zuzen. Agerraldian ez den egon hirugarren egileak, Joseba Sarrionandia hain zuzen, mundua ulertzeko perspektiba pertsonala ematen du lan berrian.

Gerediaga elkarteak kaleratu eta Landako erakustazokan izango den Kulturaren Plazan salgai jarriko duen liburuak, Azokaren 50. urteurrena hartzen du mugarri eta bertan “azken 50 urteetako ibilbidea” biltzen da. Lan berriak Azoka ezagutzera eman “eta hurrengo 50 urteetako historia idazten hasteko” asmo du.

Saiakera formatuan idatzitako liburua “irakurterraza eta dibulgatiboa da” Gerediagakoen esanetan, eta 255 orrialdeetan zehar hiru egileren unibertsoak batzen dira; ‘Mundutik Azokara’, ‘Azokatik Mundura’ eta irudiak alegia. Erabat bisuala den liburua “lasaitasunez irakurtzeko” obra da eta “Euskal Herriko historiaren zati garrantzitsu bat” biltzeaz gain euskal kultura eta Azoka bera barrutik ezagutzen eta ulertzen lagunduko du.

‘Mundutik Azokara’ko unibertsoa batzen duen atalaren egilea Joseba Sarrionandia da eta idazleak nazioartean eta Euskal Herrian 1965tik 2015era arteko gertakariak jasotzen ditu (politika, ekonomia, kultura…), eta horiek denak Azokarekin lotzen ditu. Hau da, Sarrionandiak “Azokaren historiari testuingurua eta markoa” jartzen dio, “oso perspektiba berezi batetik”, Gerediagakoen esanetan.

Gordina eta gertukoa

Sarrionandiak bere ikuspegi pertsonala ematen du, modu “gordinean, lehenengo pertsonan, gertutasunean” eta irakurleek “orain arte irakurri ez duen Sarri topatuko dute. Fikziotik urrun, errealitatera jauzi eginez”.

‘Azokatik Mundura’ deituriko atalaren egilea Jesus Mari Arruabarrena da eta bigarren unibertso honetan, Azokaren hastapena, aireratzea, egonkortzea eta modernizatzea jasotzen du. Azoka sortu eta urteetako ibilbidean parte hartu zuten hamar lagunei egindak eelkarrizketekin baliatu da Arruabarrena urte horietako giroa liburuan biltzeko. Atal honek “gaur egungo Azoka ulertzen lagunduko digun kontaketa, eta etorkizunekoa eraikitzen ere lagunduko duena” da Gerediagakoen esanetan.

Liburuko hirugarren unibertsoaren egilea azken 15 urteetan Azokako argazkilari izandako Txelu Angoitia argazkilaria da eta bertan irudia izango da nagusi. Atal honek “Azokaren ikuspegi artistikoa erakutsiko digu” eta gaur eguneko erretratuez gain, argazki historikoak eta edizio guztietako kartelak ere bildu ditu.

Liburuaren azala berriz, Jose Luis Zumeta artistak aurtengo Azokarako egindako kartelaren moldaketa da.

Arruabarrena eta Angoitiarekin batera, Aitziber Atorrasagasti eta Asun Elorriaga, Gerediaga elkarteko kudeatzaile eta idazkaria hurrenez hurren, eta BBKko Gizarte Ekintza arloko Ixone Zubieta ere egon ziren, liburua banketxe horren lankidetza bereziari esker kaleratu baita.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados