Banner en desktop Banner en moviles
Mañariko Udala
FP Zornotza
Maristak Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Durangoko Azokak 265 ekitaldi eta 950 nobedade iragartzen ditu

58. Durangoko Azokak 265 ekitaldirekin gozatzeko aukera eskaintzeaz gain, 950 nobedade auzkeztuko ditu. Landako Gunean kokatuko diren 257 erakusmahaietan 170 partaide egongo dira.

Landako gunean 689 liburu, 179 disko edo musika produktu, 44 aldizkari, eta bestelako 40 ekoizpen berri izango dira eskuragai. Antolatzaileek azpimarratu dutenez “esanguratsua da musika produktuen hazkundea, iaz baino 38 ale gehiago izango direlako”, baita “komikiak eta ilustrazioak hartu duten indarra. Berrikuntza lez, marrazkilarien lana zuzenean erakutsiko da pantailen bidez.

Abenduaren 6tik 10era burutuko den edizioa mamitsua, “aktuala eta bogan dauden joerak jasoko dituena” izango da, antolatzaileek  azpimarratu dutenez. Gainera, Beñat Gaztelurrutia Gerediagaren koordinatzaileak, bi ezaugarri nabarmendu ditu egitarauan, “anitza eta gaztea”, azaldu du. Anitza, askotariko estilo eta gaiak topatu ahal izango direlako. Eta aurtengo azoka gaztea izango da, inoiz baino jarduera gehiago izango direlako gazteek sortuak eta gazteentzat pentsatuak. Hori dela eta, abenduaren 8an Gazte Eztandaren bigarren edizioa egingo da.

Gune desberdinetan izango diren hitzordu aipagarrien artean, Talaian antolatu diren 48 ekitaldiak nabarmendu daitezke. Espazio horretan egingo dira, besteak beste, Irulegiko eskuaren inguruko liburu baten aurkezpena; Joseba Sarrionandiak ‘Markos Gimenoren 101 Letrakartel’ izeneko lana azalduko du; edo Euskadi Literatura saridun guztiak egongo dira bi solasalditan banatuta. Espedizio baten egongo den Alex Txikonekin online konexioa izaten ahaleginduko dira, ‘Manaslu Neguan’ liburu berria aurkezteko.

Ahotsenean 2023an argitaratutako 70 liburu eta 50 disko berriren aurkezpenak egingo dira. Musikarien artean, Nogen, Toc, Amorante, Eire, Ibil Bedi, Txopet edo Muare, azalduko dira eta idazleen artean, Harkaitz Cano, Lide Hernando, Miren Agur Meabe, Goiatz Labandibar, Iñigo Martinez, Mari Luz Esteban edo Uxue Alberdi egongo dira.

Emakume zinemagileak

Durangoko Arte eta Historia Museoan solasaldia eskainiko du Ximon Agirre kartel egileak, eta Suargi elkarteak ‘Meridiano moreak, Emakume zinemagileak, desgaitasuna eta zaintzak’ izeneko nazioarteko topaketa antolatuko du, Estibaliz Urresola, Itziar Ituño eta Ainhoa Olaso gazte durangarra izango direla euskal ordezkariak.

Zugaza zineman kokatuko den Irudieneak, 30 emanalditik gora iragartzen ditu; Kabia eremu digitala berriz, aniztasunaren adibide izango da, eta abenduaren 6an eta 7an adimen artifiziala, software librea, digitalizazioaren inguruko hausnarketa kritikoak edo euskararen erabilera indartzeko tresnak landuko dira.

Saguganbaran, Yolanda Arrieta eta Pello Añorgaren liburuen aurkezpenez gain, ipuin kontalariak, Potx eta Lotx, Ene Kantak edo aurtengo Sormen Bekaren irabazlea ezagutzera emango da abenduaren 9an.

2022ko Sormen Beka irabazi zuen Jon Ander Urrestik berriz, ‘Eukaliptoa’ deituriko lana aurkeztuko du abenduaren 8an Szenatokia espazioan, eta San Agustin Kultur Guneko kokagunean taularatuko dira ere 10 konpainien pieza laburrak.

baDA!bil podkasta

Azaroaren 28an eta 29an sortzaileak eta programatzaileak batzeko DA! Pro topaketa ospatuko da, egun bakoitzean 12 proposamen aurkeztuz. Lehen eguna familia ikuskizunei begirakoa izango da, eta bigarrena musikari eskainia.

Barikuan, hilak 24, baDA!bil izeneko podkasta estreinatuko du Durangoko Azokak, EITBrekin elkarlanean. 30 minutuko bost atal izango dira eta Izaro Andres, Uxue Razkin, Lide Hernando, Julen Apella eta Aner Peritz sortzaileen partaidetza izango duten saioak “euskal kulturaren panoraman puri-purian dauden gaien inguruan gogoetak eta bizipenak” kontatuko dituzte, antolatzaileen esanetan.

Gaztelurrutiak adierazi du euskal kulturaren alde elkarlanean aritzeko prest daudela. Izan ere, “euskarak eta euskal kulturak gizartearen babesa behar dute, azken boladan euskalgintzak ohartarazi bezala”.

Gainera, herritarrei Durangoko Azokara etortzeko deia egin die, “euskal kulturari bultzada ematera” eta “Durangoko Azokaren fantasian murgiltzera!”.

Aurten ez da online salmentarik egongo, Gaztelurrutiak gogoratu duenez, “azoka presentzialaren aldeko apustua” egingo dutelako.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados