Friso
Friso
Friso
Friso

Durangaldeko gazteen lanak biltzen dituen ‘Berbaz’ aldizkaria argitaratu du Sorginolako Ateneoak

BerbazSalmentaPostua
Berriro ere jarriko dute kalean ‘Berbaz’ aldizkaria saltzeko postutxoa.

Durangoko Tabira auzoan dagoen Sorginola gaztetxearen 3. urteurrenarekin bat, eraikinean dagoen Ateneotik sortutako ‘Berbaz’ aldizkari literarioaren lehen zenbakia aurkeztu zuten eragileek. Durangaldeko gazteen lanekin ekoiztutako errebistak, “gazteon artean kultura bultzatzeko” asmoa duela azpimarratzen dute sortzaileek.

Literaturak berebiziko garrantzia hartzen du ‘Berbaz’en lehen zenbakian. Ale bakoitzak dituen 30 orrialdeetan zenbait gaztek idatzitako poema, ipuin labur, hausnarketa eta bestelako formatuetan bidalitako lanak tartekatzen dira. Horrekin batera, apirilaren 21ean burututako ‘24 ordu paperean’ jolas literarioan jasotako lanak ere bildu dituzte. Ekimen honetan parte hartu zuten sortzaileei gaia (‘iparra’) eta hitza (‘kea’) eman ondoren lan literario labur bat landu behar zuten.

Sorkuntza

Literaturatik aparte, bestelako zenbait alderdi ere tartekatu nahi izan dituzte “kulturaren eta sorkuntzaren aniztasuna azpimarratu nahian”, eragileen arabera. Izan ere, aldizkariaren lehen zenbakian musikari, arteari edota antzerkiari ere lekua egin diote, elkarrizketak, iritzi artikuluak eta bestelako formatuak erabilita.

‘Berbaz’ aldizkariaren aurkezpena Fundifest jaialdiaren baitan egin bazuten ekainaren 29an, argitaratutako aleak joan den asteburuan jarri zituzten salgai 2 euroren truke. Editatutako aleak, Goienkalen kokatutako postutxoan eskaini zituzten eta ordutik Hitz liburu-dendan zein Intxaurre kultur elkartean eskuratu daitezke.

Aurki Durangaldeko beste herri batzuetako gaztetxeetan ere salgai jarriko dituzte aleak eta kalean ere egun gehiagotan ipiniko dute postutxoa, horren berri Instagram zein Facebook sare sozialetan emango dutela.

Aldizkaria sarean ere aurkitu daiteke, http://joom.ag/zzwY linkean.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados