Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

‘Euskara ibiltaria’ erakusketa Plateruenan dago ikusgai maiatzaren 15era arte

Usaindu eta dastatu daitekeen ‘Euskara ibiltaria’ erakusketa interaktiboa Durangoko Plateruena kultur aterpean egongo da ikusgai eguen, bariku eta zapatuetan maiatzaren 15era arte.

Euskaltzaindiak eta Durangoko Udalak aurkeztutako bildumaren abiapuntua euskaraz arduratzen den erakunde ofizialaren ‘Euskararen Herri Hizkeren Atlasa’ (EHHA) da, eta azken urteotan egindako argitalpenak legez, euskararen aldakortasuna eta aberastasuna erakustea du helburu (lexikoa, izen-morfologia, aditz-morfologia eta sintaxia). Hala, Euskaltzaindiak gizarteari itzuli egin nahi dio atlasa egiteko euskal gizartearengandik jasotako jakituria.

Erakusketa bost atal nagusitan dago banatua: Tokiak, Materialak, Argia eta soinua, Natura, eta Bizitza. Atal bakoitzean Atlaseko mapen hautaketa bat erakusten da, bisitariari aldaera horiek era bisualean erakutsiko dizkiona. Horrez gain, erakusketak jokoak, animazioak eta entzungaien gisako tresnak ere erabiltzen ditu herri hizkeren aberastasun hori erakusteko.

Zentzumenei eragiten dien erakusketa

“Zentzumenei eragiten dien erakusketa ere bada”, antolatzaileen esanetan. “Ikusmenaz gain, entzun egin daitekeena, uki daitekeena, dastatzekoa dena, usaintzekoa. Erakusketa honetan bisitariak, euskararen aberastasunaz ohartzeaz gain, hizkuntza-atlas bat zer den ikusteko aukera izango du, eta horren bidez, XIX. eta XX. mendeetako bizimodua, gizartea eta ohiturak ezagutzekoa”.

‘Euskara ibiltaria’ erakusketaren inaugurazioan Mireia Elkoroiribe Durangoko alkatea, Andres Urrutia euskaltzainburua, Alvaro Parro Laboral Kutxako Bizkaiko komunikazio arduraduna eta Adolfo Arejita ‘Euskararen Herri Hizkeren Atlasa’ egitasmoaren zuzendaria izan ziren.

Hizkuntza Atlasa 80. hamarkadan abiatu zen ikerketa baten bidez eta garai hartan euskal hiztunek emandako “altxor hori”, Euskaltzaindiak “gizarteari itzuli nahiko lioke. Hori da, besteak beste, erakusketaren helburua”, Arejitaren esanetan.

“Erakusketaren mamia ‘Euskararen Herri Hizkeren Atlasa’ den neurrian, ‘Euskara ibiltaria’ren helburua ere bada egitasmoaren historia gizarteratzea eta hizkuntza-atlasa lantzeko erabilitako metodologia, materialak eta bestelakoak ezagutzera ematea”, antolatzaileen arabera.

Doako bisita gidatuak

‘Euskararen Herri Hizkeren Atlasa’ euskararen aldakortasunaren berri ematen duen argitalpena da, Euskaltzaindiak argitaratutakoa eta dagoeneko hamaika liburuki dituena. Atlasa gauzatzeko Euskal Herriko 145 inkesta-puntu aukeratu zituzten (Araban herri bakarra, Bizkaian 36 eta Gipuzkoan ere 36, Nafarroa Garaian 27 herri, Lapurdin 15, Nafarroa Beherean 18 eta Zuberoan 12), 319 berriemaile eta 2.857 galdera, 1987 eta 1992 artean, 5.000 ordutik gora elkarrizketaren bidez grabatzeko.

Erakusketa eguen eta barikuetan (17:00etatik 19:00etara) zein zapatuetan (10:30etatik 13:30etara) egongo da zabalik.

Doako bisita gidatuak ere antolatu dira eta lehenak zapatu honetan izango dira, hilak 27, 11:30ean (euskaraz) eta 12:30ean (gaztelaniaz). Hurrengo hitzorduak maiatzaren 3an, 18:00etan, (gaztelaniaz) eta maiatzaren 9an, 18:00etan, (euskaraz) izango dira. Bertaratzeko beharrezkoa da Durangoko turismo bulegoan izena ematea, 946033938 telefono zenbakira deitzea edo turismo@durango.eus posta elektronikora idaztea.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados