Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Barrez lehertzeko

Topaklown ekimenaren lekukoa hartu zuen Tontolapiko Egunak hirugarren edizioa ospatuko du Durangon barikuan, martxoak 29. San Agustin kultur guneak antolatu eta Ganso & Cía konpainiaren zuzendaritza artistikoa duen ekimenak, Aurora Abasolo parkean doan ikusgai izango diren sei ikuskizun iragartzen ditu.

Egitarauan tartekatutako sei ikuskizunetatik hiru Frantziatik datoz eta, eguneko emanaldiei amaiera ematen dien Oscar Terolen proposamena izan ezik, gainerako guztiak familia osoari zuzenduta daude.

Frantzian sortutako ikuskizunak 18:00etatik aurrera eskainiko dira. Lehenengoa, Barbara Probst antzezlearen ‘Bath-Flop’ lanak publizitatearen munduari keinu egiten dio, publikoa luxuzko bainuontzi baten aurkezpen harrigarrian murgiltzen baitu. Clownaren teknikaz baliatuta, komertzialismoaren eta hiperkontsumoaren kritika egiten du.

Ondoren, Carol Garel clownaren ‘Récital… en grève!’ an­tzezlanaren txanda izango da. Marie Gertrude pertsonaian gorpuztuta, gure alderik muturrekoena, suber­tsiboena, anarkistena eta inkonformistena erakutsiko digu. Ekitaldian, aitona-amonen abestiak berrikusteko aukera emateaz gain, beraien borroken historia kontatuko du, mundu hobean sinestarazi zienak eta eskubide sozialak eskuratzen lagundu zizkietenak.

Pirinioen bestaldetik gerturatutako hirugarren proposamena ‘Goodbye Persil’ izango da eta Compagnie L’Arbre á vache taldeak aurkeztuko du 19:15etik aurrera. Ekitaldiko protagonistak Twingo baten doazen bi anaia dira, bata txikia eta bestea oso luzea, eta 50 metroko errepide bidaia egingo dute.

Ganso & Cía.-ren aurrestreinaldia

Eguneko agerraldiak 12:00etan hasiko dira Koilara Teatroak eskainiko duen ‘Tolondrados’ ikuskizunarekin. Komedia zentzugabe hau antzerkiaren fun­­­­tsik funtsezkoenetik sortu dute. Eszenan, bi aktoreren joko erradikala azaltzen dute, inor axolagabe ez uzteko. Antzezlana 12:30ean zein 17:00etatik aurrera emanaldi jarraituetan eskainiko da.

13:00etan ‘Welcome & Sorry’ antzezlanaren aurrestreinaldia eskainiko du Tontolapiko ekimena zuzentzen duen Ganso & Cía. taldeak. Ikuskizunaren protagonistak antzerkia maite duten bi lagun dira eta euren asmoa ‘Hamlet’ obra jatorrizkoarekiko fideltasun osoz eskaintzea da. Baina, dozena bat artista eta teknikariren lana egin beharra, Shakespeareren hizkuntzan antzeztea eta talenturik zein trebetasunik ez izatea eragozpena ote da?

Aurtengo egitaraua Oscar Terol aktoreak ikusle helduarentzat 20:30ean eskainiko duen ‘Mundos para lelos’ lanarekin osatuko da. Gorpuzten duen pertsonaiak mundu baten errealitatea erakusten du, denoi ulertezina egiten zaiguna.

Bere helburu bakarra egunaren amaierara iritsi ahal izatea da, besteen begirada eta kritiketatik ahalik eta oharkabean igaro ondoren, eguneko edozein unetan ager daitekeen eta bizitza hondatu dezakeen ‘ni, tontoa’ ezkuta­tzen saiatuz.

Tontolapiko egunean taularatuko diren ikuskizunez gain, “animazioaz eta foodtruck-ez gozatu ahal izango dute bertaratzen direnek, familia oso­ari esperientzia paregabea eskainiz”, antola­tzaileen esanetan.

“Queremos reivindicar la idiotez”

El humor tiene un hueco inamovible en la Semana Santa duranguesa. En 2013, de la mano de la compañía Ganso&Cía y San Agustin kultur gunea, se puso en marcha Topaklown, un reconocido encuentro internacional que puso Durango en el mapa de los profesionales y los amantes de ese código teatral, pero que la pandemia acabó dejando sin aliento.

Fue entonces cuando nació el Tontolapiko Eguna, un espacio al aire libre en el que todos esos héroes de lo cotidiano pueden divertir y conmover a partes iguales. Desde hace tres años, el parque Aurora Abasolo y sus aledaños acogen esta inigualable jornada familiar que defiende el humor como mecanismo de resiliencia.

“Hay un amplio abanico de maneras de hacer las cosas y, en ocasiones, eso nos provoca risa y tratamos de disimular. Pero es importante relativizar porque estamos de paso y porque el humor es una forma de tomarse la vida. Tanto es así que es un arte que no se puede sustituir con la tecnología”, destacaron Gorka Ganso y Cecilia Paganini en la presentación del evento.

Ganso y Paganini tampoco tienen dudas del concepto bajo el que idearon Tontolapiko Eguna. “Traemos una colección de profesionales de la tontería porque es lo que queremos reivindicar: la tontería, la idiotez, lo absurdo. Y más importante aún, que sea un día festivo para todos”, concluyeron.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados