Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Astola aldizkariaren seigarren zenbakia argitaratu du Gerediaga Elkarteak

Astola aldizkariaren seigarren zenbakia argitaratu du Gerediaga Elkarteak

Gerediaga Elkarteak Astola aldizkariaren seigarren alea kaleratu du. Durangaldeko historian barrena sakontzeko 11 lan berri proposatzen ditu argitalpenak.  Lanen artean aipagarria da “Durango” izeneko automobilaren ibilbide laburra, edo Joseba Sarrionandiaren “Moroak gara behelaino artean? “ saiakera liburuan agertzen den Pedro Hilarion Sarrionandiari buruzko lana, besteak beste.

Eskualdeko bizitzako arlo ezberdinei buruz egin diren lanen eta artikuluan zabaltzaile izateko asmoa du Astola aldizkariak. Baina, ikerketa lanen pizgarri izatea ere bada urtekariaren helburua.

Seigarren zenbaki honek hamaika lan nagusi eskaintzen ditu. Juan A. Hernandezen “Durango Detroit?” artikuluak, Durangon automobilen fabrika bat eraikitzeko lehen pausuak eman zirela joan den mendeko erdialdean inguruko lana proposatzen du.
Mohamed Tah Tah-en eskutik, berriz, “Garaitik Marokora eta itzulera” bidaia ezagutzeko aukera izango da, eta “Anarkistak II. Errepublikan” lanari esker, J.A Orobio-Urrutiak, sindikatuen mugimenduak 30eko hamarkadan izan zuen hasiera Durangon kontatzen du.

Bestalde, Nerea Mujikak, Gerediagako presidenteak, “Eskualde baten mila aurpegi” lanaren bitartez gogoeta bat egiten du. Alberto Santanak, berriz,  Durangaldeko baserrien errepasoa egiten du “Baserrien urrezko aroa” deritzon lanean.

“Zornotzako Borroka”

Seigarren aldizkarian beste gai batzuk ere jorratzen dira: “Durango Bizkaiko lurra” Iñaki García Caminoren eskutik; Gaizka Zabarteren  “Zaldibarko ekialde urruna”; “Kanposantuetako arkitekturaren” inguruan Barrio Lozak idatzi du, eta Jose Luis Arruabarrena “Elorrioko Plazaren” inguruan aritu da.

Azkenik “Zornotzako Borroka” artikulua ere argitaratu du Astolak. Ia ez da historiako liburuetan aipatu ere egiten, baina Amorebieta, Etxano eta Iurretako mugetan Napoleonen tropa frantsesek espainiarrak gailendu zituzten.

Gerediaga Elkarteak sustatzen duen ikerketa eta historia aldizkaria eskuragai izango da datozen egunetan ohiko dendetan, eta abenduaren 6tik 9ra,  Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokan. 168 orrialdeko aldizkariak iazko prezio berdina izango du: bost euro. Gerediaga Elkarteko bazkideek, gainera, 2013. urteko egutegiarekin batera doan eskuratu ahal izango dute.

 

DURANGON. Durangoko albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados