Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Anbotoko postontziaren mendeurrena ospatuko dute igandean Urkiolan

Anbotoko postontziaren mendeurrena ospatuko dute igandean Urkiolan

Bizkaiko Mendi Federazioak eta BilbaoKickBackek egitarau zabala antolatu dute Abadiñoko Udala eta eskualdeko mendi taldeen laguntzarekin Anbotoko postontziaren mendeurrena ospatzeko. Mendizale eta familientzat prestatutako jaia Urkiolako Santutegi ondoan ospatuko da igandean, uztailak 5, eta bertan buzoia jarri zuen Bilboko Kirol Elkartea-Club Deportivo Bilbao omenduko dute.

1331 metroko altuera duen Anbotoko tontorreko postontzia, 1915eko maiatzaren 30ean jarri zuten Bilboko Kirol Elkarteako 16 mendizaleek eta burdinazko buzoia jartzea 260 pezeta kostatu zen. Mendietan buzoiak jartzeko moda Alemaniatik eta Suitzatik heldu zen, mendizaletasuna pizteko bide bezala, eta Anbotokoa euskal mendietan jarritako lehena izan zen.

Eguneko ekitaldi aipagarrienetako eguerdian burutuko da, ordu horretan jarriko baitute omenezko plaka bat buzoiaren alboan.

Prestatutako egitaraua goizeko 10.00etan hasiko da, ordu horretan abiatuko baitira Urkiolako Parke Naturaletik zehar antolatutako zailtasun desberdineko bi mendi ibilbideak. Horrela, familiako kide guztiek izango dute Urkiolako Parke Naturalak eskaintzen dituen baliabideekin gozatzeko aukera.


Indalezio Ojanguren

Goizeko 11.00etan Indalezio Ojanguren argazkilariak Anboto mendiaren inguruan egindako argazkiekin osatutako erakusketa irekiko da Urkiolako Santutegi alboan eta eguerdian hainbat kirol jarduera praktikatzeko aukera egongo da, tarteko rokodromoa, slackline, BTT ginkana edo herri kirolak.

Prestatutako egitarauak jarraipena izango du arratsaldean eta 16.00etatik aurrera haurrentzat bereziki prestatutako ipuin kontalaria, eskulan tailerrak eta musikaz girotutako guneak egongo dira.

Arratsaldeko 17.00etan Bilboko Kirol Elkarteari egingo zaion omenaldi ekitaldia hasiko da eta jarraian Anbotori buruzko solasaldiari ekingo diote hainbat mendizaleek, berbaldian Anbotoko inguru eta igoeretako oroitzapenak eskainiko dituztela.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados