Banner en desktop Banner en moviles
Mañariko Udala
FP Zornotza
Maristak Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

‘Aintzinako eztegua’ antzeztuko dute domekan Oromiñon San Marko jaiei hasiera emateko

Domeka eguerdian hasiko den ‘Aintzinako eztegua’ren antzezpenarekin abiatuko dira Iurretako Oromiño auzoan ospatuko dituzten San Marko jaiak. Auzotarrek prestatutako egitarauak jarraipena izango du ondorengo egunetan eta hurrengo asteburuan.

‘Aintzinako eztegua’ren antzezpena Oromiño auzotik San Markoren baselizaraino eguerdian egingo den ibilaldiarekin hasiko da. Ondoren, ezteguaren antzezpena egingo dute trikitilarien doinuek girotuta, eta partaideek bazkaria ere egungo dute. Bazkalostean kantuak eta dantzak egongo dira Eingo taldearen partaidetzarekin.

Oromiñoko ‘San Markuek’ astelehen iluntzean jarraituko dute Donien Atxa jaso ondoren, eta jarraian, makailau errea dastatzeko aukera izango dute partehartzaileek. Eguna borobiltzeko igel txapelketa egongo da.

Martitzenean, San Marko egunez, meza emango da eguerdian eta jarraian herri-bazkaria egingo dute. Arratsaldean, hainbat sari banatuko dituen briska txapelketa jokatuko da.

Erromeria Luhartz taldearekin

Ospakizunak jarraipena izango dute asteburuan, eta zapatuan, 17:00etatik aurrera, Maiztegi Herri Eskolako umeen dantza erakustaldia egongo da. Ondoren, haurrentzako jolasak eta txokolatada egongo dira.

Iluntzean, tortila txapelketa, afaria eta Luhartz taldeak girotutako erromeria prestatu dituzte. Gauerdi inguruan, sorpresa bat iragarri dute antolatzaileek.

Domekako egitaraua eguerdian emango den mezarekin abiatuko da, eta jarraian, ekitaldia eskainiko du Mikel Deuna dantza taldeak. Arratsaldeko seietan, Muxika, Gorozika eta Ibarruriko emakumeen Oxygastra Curtisii Kultur Elkarteak ‘Amatau pantailak’ ikuskizuna eskainiko du.

Errifaren zozketarekin eta Donien Atxaren jeitsierarekin emango diote amaiera aurtengo ospakizunei.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados