Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

“Kartela diseinatzeko jaietako esentzia ezagutu behar da”

“Kartela diseinatzeko jaietako esentzia ezagutu behar da”

Aitor Ipiñazar zornotzarrak irabazi du Amorebieta-Etxanoko ‘Karmen’ jaiak iragartzeko kartel lehiaketa. 24 urte ditu, diseinuzko ingenieritza industriala ikasi du, eta lehenengoz parte hartu du lehiaketan. “Txupinazoa egun esanguratsua da. Jendea irrikan egoten da jaiei hasiera emateko”, azpimarratu du irabazleak.

-Lehenengoz parte hartu duzu lehiaketan eta irabazi. Nola jaso zenuen albistea?
-Banekien ekainaren 3an irabazlea aukeratzen zela. Adi egon nintzen eta arratsaldean deitu ninduten. Sorpresa handia izan zen. Jendeak gauza oso onak aurkezten ditu eta ez nuen espero.

-Beste lehiaketaren baten parte hartu duzu. Diseinua gogokoa duzu?
-Batez ere diseinu grafikoa gustatzen zait. Duela bizpahiru urte Donostiko Jazzaldiko lehiaketara aurkeztu nuen proposamen bat. Eta duela hiru, Sanferminetako lehiaketan ere parte hartu nuen.  Hitzordu hauek oso serioak dira, eta mundu guztira zabalduta daude. Maila oso altua dago eta disenatzaile profesionalak aurkezten dira. Hala ere, saiatu eta ahalegindu behar nintzen.

-Txupinazioari omenaldia egin diozu kartelarekin, zergatik?
-Jaietako egun esanguratsua delako, dudarik gabe. Jendea irrikan egoten da jaiei hasiera emateko, eta txupinazioaren zain.

-Gainera ekitaldi jendetsuenetarikoa izan ohi da.
-Horrela da. Herriko plaza jendez gainezka egoten da, eta jaiak hasteko prest.

-Urdina, Zornotzako berezko kolorea ere nagusi da zure lanean.
-Jaietako apaingarri guztiak urdinak dira: banderolak, zapiak… marka kontzeptu moduan. Horregatik jaietako kolorea nabarmendu nahi nuen.

-Saguzaharrak txarangako partaidea izateak ere lagundu dizu kartela pentsatzerakoan, ezta?
-Txaranga duela hiru urte desagertu zen. Baina orain sei bat urte jaietako pregoia irakurri genuen. Momentu horretaz  akordatzen naiz. Plaza jendez gainezka, giroa, korala plazan abesten… Oso hunkigarria izan zen. Txupinazioan Amorebietaren abestia jartzen da eta hori irudikatu nahi izan dut kartelean. Oso momentu polita baita.

-Nola izan da kartelaren diseinuaren prozesua?
-Ideia pentsatu eta koaderno baten zirriborroak egin nituen. Ideia borobiltzen hilabete bat egon nintzen eta ondoren, ordenagailuan islatzen, aste bat baino gutxiago eman nuen. Ideiei bueltak ematea gustatzen zait. Oso pozik nago emaitzarekin.

-Nola eramango duzu zure kartela kaleetatik ikustea jai egunetan?
-Ilusioarekin. Egindako lana herriko lehio eta jaietako programan ikustea oso aberasgarria da. “Nik egin dut”, pentsatuko dut. Jendeak kaletik esaten dit kartela asko gustatu zaiola. Harro sentitzeko arrazoia da.

-Nola gastatuko duzu 1.000 euroko saria?
-Bidaia bat egiteko asmoa daukat, atzerrira eta udan. Opor batzuk ondo datoz.

 

Jairik luzeenak

-Zer iruditzen zaizu 29 urte arte partaidetza mugatua izana?
-Jende gutxiago parte har dezake. Baina, neurria ondo iruditzen zait. Hau da, nork ezagutzen ditu jaiak hobeto, herriko jendea baino? Jaietako esentzia ezagutu behar da, ezinbestekoa da.

-Nola disfrutatzen dituzu ‘Karmenak’?
-Ahal dudan guztia. Ez nago kuadrilen txallengean sartuta, normalean lanean nagoelako. Baina kontzertuak, tanborrada eta Santanatxuko desfilea ezinbestekoak dira. Azkenean, musika aldetik bizi izan ohi ditut jaiak, Saguzaharrak txarangan egotearen ondorioak.

-Eta zein da gehien gustatzen zaizun ikuskizuna edo ekitaldia?
-Zaila da bat aukeratzea. Beharbada txupinazoa edo nagusien tanborrada. Azken hau, gauez denez, irudi oso politak gelditzen dira.

-Hontza ala eguneko jaizalea zara?
-Gabeko txoria naiz. Egunez ere ekitaldi oso onak daude. Baina, agian, arratsalde-gaua gustatzen zait. Egunez lo egiteko momentu aproposa delako, kar, kar, kar.

-Karmenak Euskal Herriko jairik luzeenak direla esaten dute. Arazoren bat ikusten duzu adierazpen honekin?
-Egia da oso luzeak direla, uztailaren 15tik 27ra bitartean. Karmen, Santiago eta Santana, denak hartzen ditugu! Baina programa oso potentea izaten da, nahiz eta egun asko izan.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

0 Comentarios

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados