Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

2022ko Sormen Bekak arte eszenikoen arloko pieza labur baten proiektu bat sarituko du

Arte eszenikoen arloko pieza laburreko proiektu proposamen bat sarituko du 2022ko Sormen Beka DA! ekimenak. Irabazten duen norbanako edo taldeak 15.000 euroko dirulaguntza jasoko du.

Gerediaga Elkarteak eta Durangoko Udalak bosgarren urtez abian jarri duten deialdiak, antzerki, zirko, dantza, performance, magia edo bestelako diziplinarekin lotutako lana aukeratuko du. Ekimenak, beste kultur disziplina batekin uztartutako proiektuak ere  aintzat hartuko ditu.

Sormen Beka DA! deialdiaren helburua “euskarazko sorkuntza sustatzea eta sortzaile berriei bidea erraztuz euren lana ezagutzera ematea da”, antolatzaileen esanetan. Horregatik, aurkezten diren proposamenak, “zirkuitu profesionalean bere lehen edo bigarren lana” izan behar dira.

Epaimahaiak kontuan izango du proiektuaren kalitatea, gaitasun berritzailea eta originaltasuna, proiektuaren hedatze ahalmena eta aurrez aurreko proiektuaren defentsa. Beka eskuratzen duenak, antolatzaileen laguntza izango du sorkuntza prozesua lantzeko eta plazaratzerako.

Proposamenak aurkezten dituztenak 18 urtetik gora izan behar dituzte, eta datorren irailaren 21a arte aurkeztu daitezke gerediaga@durangokoazoka.eus posta elektronikora bidalita.

Aurreko lau edizioetako irabazleak, literaturaren arloko ‘ATOPIArpg’ euskarazko rol jokoa (2018); musika arloko ‘Kai Nakai’, Iratxe Agileraren lehenengo lana (2019), ikus-entzuneko ‘Bañolet’, lau ataletako telesaila (2020); eta bideo-jokoen arloko ‘Barraka’, 2021ean saritua 57. Durangoko Azokan estreinatuko da.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

1 Comentario

  1. Pereza

    Fotos y más fotos de la alcaldesa y el teniente-consorte. Es agotador! No pueden informar de las iniciativas sin tener que publicar foto por todo?

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados