Udaletxea zaharberritzeko proiektua, Udalsarea21 Sarien finalisten artean

Amorebieta-Etxanoko udaletxea zaharberrizteko egitasmoa Udalsarea21 Saria jasotzeko hautagaietako bat da. Hirugarren edizio honetan, 15 egitasmok parte hartzen dute bost ataletan banatuta. Sari-banaketa ekitaldia datorren asteazkenean izango da, Bilboko Alhondigan.

Udaletxea zaharberritzeko egitasmoa, “energia geotermikoa baliatuz udaletxeko eraikinean energia aurrezteko estrategia”, helburu argi batekin gauzatu da. “Udaletxearen zaharberritze lanetan energia aurrezteko estrategiak ezartzea, beti ere eraikinaren izaera historikoa errespetatuz eta jasangarritasun irizpideak udalerriko klimara eta ezaugarri ezberdinetara egokituz”, udal arduradunek aurreratu dutenez.

Sari-banaketa ekitaldia datorren asteazkenean izango da eta Bilboko Alhondigan izango den jardunaldian parte hartuko duten adituek iraunkortasunerako hirigintza ereduak izango dituzte hizpide. Bertan, 15 egitasmok parte hartzen dute bost ataletan banatuta eta Amorebieta-Etxanoko Udalak “Udalaren ekintza eredugarria ataleko hautagaietako bat da. Kategoria bakoitzerako 3.000 euroko sari bakar bat emango da.

Amorebieta-Etxanoko udal-ordezkariek oso positiboki baloratu dute Udalsarea21 Sarietako hautagaitza. “Epe laburrean, bigarren aldiz, gure proiektu bat hautatu dute sari bat irabazteko hautagaien artean. CONAMA sariak izan ziren lehendabizi eta, orain, Udalsarea21 Saria”, azpimarratu dute.

 

DURANGON. Amorebieta-Etxanoko albisteak

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando…

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar