Tradizioa eta modernitatea uztartzen dituen Euskal Jaiak

Tronperri-Euskal-Jaiak-Durango
Argazkia: Tronperri.

Ekinaren 17ra arte Durangon ospatuko diren Euskal Jaiak, tradizioari lotutako ekitaldiak eta gaur egungo joerak uztartuko ditu. Jolas eta kirol tradizionalak, euskal musika eta dantzak edo mendi ibilbideekin batera, dj baten ekitaldiarekin, margo eta literatura lehiaketen sari emateekin edo karaoke batekin tartekatuko dira.

Durangoko Euskal Jaiak sortu aurretik egiten zen Euskal Dantzen Jaialdia izango da aurten ere egitarauaren saio erakargarrienetakoa. Tronperri dantza taldeak antolatutako agerraldiak XXXV. edizioa beteko du eta ohikoa denez bi egunetan egingo da.

Ekimen honen lehenengo ediziotik, “Euskal Herriko herrialde desberdinetako dan­tzak gerturatu nahi ditugu”, Tronperri taldeko Alberto Izagirreren esanetan. Ezaugarri horri eutsiz, Ipar Euskal Herriko eta Bizkaiko folklorea izango dira protagonista ekainaren 2an, arratsaldeko 19:30etatik aurrera. Andra Mariko elizpeko agertokian Tronperri taldeko partaideek eskainiko duten errepertorioaz gain, Muskildiko taldeak Zuberoako Maskaradaren dantza eta pasarte adierazgarrienetakoak eskainiko ditu.

Hurrengo eguneko agerraldia 12:30ean hasiko da agertoki berean eta ekitaldian Gipuzkoa, Araba eta Nafarroako dantzak izango dira protagonista, Urretxuko ‘Lurra’; Gasteizko ‘Indarra’ eta Lizarrako ‘Larraiza’ taldeen saioekin.

Musika nagusi

Garai eta estilo desberdineko musikak ere presentzia aipagarria izango dute edizio honetan. Tabira Musika Bandak eta Durangoko Orfeoiak aurreko domekan emandako kontzertuaz gain, orfeoia berriro izango da kantari larunbat honetan Santa Ana elizan izango den kantaldian. Durangarrekin batera Karran­tzako Abesbatza eta Zorno­tzako Abesbatza izango dira.

Txalaparta, alboka, trikitixa eta pandero eskolak eta Sugarri fanfarreak ekainaren 8an egingo dituzten kalejirez gain, organo eta gregoriano musika uztartuko dituen kontzertua emango dute Roberto Fresco organo-joleak eta Schola Antiqua abesba­tzak Andra Marin.

Hurrengo egunean, eguerdian, kalejira eta dantza ekitaldia burutuko dituzte Jaizale Durangaldeko txistulariek, Bartolome Ertzilla musika eskolako txistulariek eta Txoritxu Alai, Tronperri eta Kriskitin taldeko dantzariek. Ilun­tzean berriz, ‘Durango Hiria’ txistu kontzertua egongo da San Agustin kultur gunean, agertokian Silboberriko txistu eta perkusio boskoteaz gain gonbidatutako ‘Tradició a l’Escena…’ valentziarrak egongo dira. Gauean, Ruben Costas djaren saioa egongo da Andra Mariko elizpean eta hurrengo egunean euskal karaokea izango dute agertoki beran Nevers ikastetxeko ikasleek.

Mendiarekin lotutako hainbat ekitaldi prestatu dituzte Euskal Jaien azken egunetarako. Ekainaren 6an ‘Aurrera’, ‘Fandango’ eta ‘Zortzi Yukon’ ikus-entzunezkoak emango dira Plateruenan eta ekainaren 8an Bizidun Nagusien Elkarteak adindunentzat prestatutako GR Mikeldiren zazpigarren etapa egingo da Bernagoitia eta Durango artean. Hurrengo egunerako Alpino Tabirak antolaturiko ‘Durangaldeko ermitak’ ekimenaren baitan, Abadiñoko 10 ermita lotuko dituen 16 kilometroko ibilbidea abiatuko da Urkiolatik. Durangora heldu aurretik Apolonia, Kristo Urkiolakoa, Kristo Atxartekoa, Kristobal, Luzia, Eufemia, Andra Mari, Aita Kurutzeko, Aingeru Guardakoa eta Bizente ermitak zeharkatuko dituzte partaideek.

Baserriaren inguruan

Baserri-giroari lotutako ekitaldiak ere tartekatu dituzte egitarauan. Ekainaren 12an ‘Euskal baserriaren garapena’ izango du hizpide Arte eta Historia Museoan bertako zuzendaria den Garazi Arrizabalagak. Ekainaren 14an berriz, baserriko kirolak izango dituzte Jesuitetako ikasleek eta ekainaren 8an joku tradizionalen topaketa ospatuko dute Landako eskolako ikasleek.

Pilota modalitate desberdinak ere nabarmenduko dira aurtengo egitarauan. Ekainaren 17ra bitartean, XVII. zesta punta txapelketa; eskolarteko haurren esku pilota txapelketa; esku pilotaren IX. ‘Peter’ memoriala; II. Xistera zesta puntako zirkuitua eta nesken pala txapelketaren finalak jokatuko dira Ezkurdi Jai-Alai pilotalekuan.

Antzerki eta zine emanaldiak, irrati tailerrak eta eskolarteko X. pintura lehiaketaren eta Julene Azpeitia literatura lehiaketaren sari banaketekin osotuko dira Euskal Jaiak.

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar