Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Tortilla txapelketa arrakastatsuarekin jarraituko dute gaur Izurtzako jaiak

El frontón volvió a llenarse con los participantes al concurso de tortillas (fotos: Nerea Azkorbebeitia)
Arratsaldeko 19.30ean hasiko da tortilla txapelketa.

Jaien bigarren asteburua ospatuko dute Izurtzan gaurtik aurrera eta eguneko egitarauan herritarrek duten ekitaldirik aipagarriena izango da, tortilla txapelketa hain zuzen. Lehiaketa arratsaldeko 19.30ean hasiko da eta ordu eta erdi geroago  prestatutako tortillen aurkezpena egingo da. Jarraian herri-afaria egingo dute eta eguna borobiltzeko erromeria egongo da Gauargi taldearekin.

Durangaldeko 49. Ezpatadantzari Eguna izango bada biharko ekitaldirik aipagarrienetarikoa, eguneko ekitaldiak goizeko 9.30ean hasiko dira, ordu horretan abiatuko baita Mendi Bizikleta Martxaren XXV. edizioa. Arratsaldeko egitaraua dantza saioarekin osatuko bada, amaieran herri-afaria eta dantzaldia egongo dira.

Domekan ospatuko duten Santo Tomas eguneko ekitaldiak goizeko 10.00etan hasiko dira Jaizaleko txistularien kalejirarekin. Ordu bete geroago meza egongo da Santo Tomas baselizan eta jarraian Mendigain dantza taldearen ekitaldia eta Gorriti eta bere animalien saioa egongo dira bertan.

Ekitaldiak herriko plazan jarraituko dute 13.30etatik aurrera. Ordu horretan 100. urtebetetzea ospatzen duen Jesus Uriarte omenduko dute eta saioa borobiltzeko Mendigain dantza taldearen agerraldia eta Miren Amuriza eta Gorka Lazkano bertsolarien ekitaldiak egongo dira. 14.30ean hasiko den jubilatuen bazkariarekin eta arratsaldeko 17.00etan Argintxu elkartean hasiko den mus txapelketarekin amaituko dira aurtengo jaiak.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados